KAXA HUTSAK. Euskal iheslarien esperientzia

fotoKAXA HUTSAK. Euskal Iheslarien Esperientzia Ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, 2012an martxan jarri genuen ideia baten garatzea da.

Espainian Francoren diktadura amaitu zenetik, modu batean edo bestean, Euskal Herria askatzeko borrokan murgilduta izanagatik, estatuak sustatu edo/eta babestutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak jasatearen beldur (atxiloketa, tortura, indarkeria parapoliziala…) ihes egin zuten pertsonen esperientziak bildu, ezagutu eta ezagutzera eman nahi ditugu lan honekin. Proiektuaren helburua da iheslarien gaur egungo egoera ezagutu eta ikustera ematea; exiliatuen bizitza dokumentatu eta irudikatzea, lehen pertsonan azaldu dezaten beraien egoera eta pairatzen dituzten gizarte arazoak.

Laguntzea: http://karena.eu/proiektua/kaxa-hutsak-euskal-iheslarien-esperientzia

Etiquetas: