“Irun eta Hondarribiak ez dute behar ur hornikuntzarako eraiki den zortzi milioi euroko azpiegitura”

fotoJAIZKIBEL MENDIA BABES DEZAGUN PLATAFORMAK HONDARRIBIA ETA IRUNGO URAREN KUDEAKETAN IRREGULARTASUNAK SALATU DITU. ORTZI ALONSO KIDEA ELKARRIZKETATU DUGU.

hirian.com.-Hondarribia-Irun eskualdeko biztanleek behar duten ur kopurua bermatuta zegoen orain arteko hornidurarako azpiegiturekin. Orduan, zergatik eraiki du T xingudiko Zerbit zu Mankomunitateak (T xinzer enpresa publikoak) 8 milioi euro inguruko hoditeria berria “Jaizkibel-Elordi” proiektuaren bidez? Zergatik ponpatu nahi dute ura babestuta dagoen Jaizkibel mendiko lur-azpitik?

Bertako uraren kudeaketan irregulartasun larriak gertatu direla uste du Jaizkibel Mendia Babes Dezagun (JMBD) plataforma herritarrak. Horrelako obra bat burut zeko beharrezkoak liratekeen prozedurak ez direla jarraitu salat zen ari da eta baita datuak falt sutu direla ere, ur gehiagoren beharra justifikat zeko. Herritar hauen ustez, «natur baliabideei etekin ekonomikoa aterat zeko ereduari» erant zungo lioke obra handi horrek eta ekosistema arrisku larrian jarriko luke, «inork ez dakielako zehat z-mehat z akuiferoek zer-nolako jokaera izan dezaketen ura zurrupat zerakoan». Jaurlarit zako Biodibert sitate Sailak ura lur-azpitik ez zurrupat zeko gomendioa egin zuen 2010. urtean. Jaizkibel Mendia Babes Dezagun taldearen izenean, Ort zi Alonsok hit z egin du HIRIANekin gai honi buruz.

Jaizkibel menditik ura ponpat zeko eraiki dituzten 14 kilometroko hoditeria berriak, 8 milioi euro inguruko inbert sioa eskatu dutenak, ez ziren beharrezkoak, diozuenez. Azaldu zein testuingurutan eraiki diren.

Gure eskualdeak (Irun-Hondarribia) nagusiki San Anton arroatik, Lesakatik, jasot zen du ura. San Anton-Endara urtegia 1991-92an hasi zen gure eskualdea hornit zen. Gure ur baliabideen batez bestekoa  21 hektometro kubiko (hm3) da; ur eskaera, aldiz, 7 hm3. San Anton arroa Domiko ubideak erdibit zen du; ubide honek arroako uren erdiak jasot zen ditu ekoizpen elektrikorako. Arroako uren lehentasuna hornidura da, bigarren zeregina ureztat zea eta hirugarrena ekoizpena. Egun, hau ez da horrela egiten, nahiz eta 1983ko errege dekretuak horrela argitaratu. Gu ekoizpen hidroelektrikoaren aldekoak gara, baina lehentasunak bermatuz.

2007. urtean T xinzerrek Jaizkibel mendiko ipar isuriko akuiferoak ustiat zeko helburua duen “Jaizkibel-Elordi” proiektua, Hondarribiko udalerrian kokatutakoa, aurkeztu zuen. Proiektu honen prozedurak ez dira zuzenak izan. Jaizkibel mendia Europar Batasuneko Natura 2000 Sarean dago eta Garrant zi Komunitariodun Leku (GKL) da. 2013. urtean Eusko Jaurlarit zak Zaint za Bereziko Gune (ZGB) izendatu zuen. Hau dela eta, prozedura eta betebehar bat zuk daude.

Zeintzuk dira prozedura horiek?

1/2008 errege dekretuak dio GKL eta Natura 2000 Sareko eremuetan eragina izan dezaketen proiektuetan Ingurumen Inpaktu Azterketa Indibidualizatuaren (I.I.A.) prozedura egin behar dela. Kasu honetan ez da horrelakorik izan. Proiektuaren baimen eskaera 2009ko urtarrilean egin zen Hondarribiko udalet xean. Beraz, 2008ko legean oinarritu behar izan zen, ez 1998koan. Nola liteke 8 milioi eurotik gorako proiektu hau, izendapen hauekin eta Jaizkibel mendiko uren 13,8 hm3tik  9,8 hm3 jasot zeko gaitasuna izanik, 3/1998ko legedian oinarritua egotea? Alegia, Ingurumen Inpaktu Azterketa Sinplifikatupean egitea, besteak beste. Akat s edo gezur handi baten aurrean gaude. Mendiko akuiferoetako uren %41,3 ponpat zeko ahalmena du T xinzerrek. %25etik aurrera I.I.A. hori behar da.

T xinzerrek uraren inguruko datuak falt sutu dituela ere salatu duzue. Egindako euri kopuruari buruzkoak jait si eta ur kont sumoarenak igo dituela diozue. Baita dagoeneko existit zen ziren azpiegitura bat zuk ezkutatu dituela ere. Nola izan da?

San Anton urtegian jasotako plubiometria 2007tik 2011ra aldatua izan da. Egindako euri kopurua baino gut xiago egin zuela jaso du T xinzerrek. 2007tik hona historiko bat egiten joan da, beharra sort zeko eta “Jaizkibel-Elordi” proiektuaren beharra argudiat zeko. Iaz T xinzerrek azken bost urteetan argitaratutako plubiometria okerra zuzendu behar izan zuen, salaketa, hit zaldi eta mobilizazioen ondorioz. Garrant zizko urte horietako plubiometria ez da zuzena izan; argitaratu dutena baino euri gehiago egin du gurean. 2013.urtea azken 60 urteetako urterik eurit suena izan zen. Hoditeriak dituen galerak geroz eta t xikiagoak dira gurean. 2006ko irailean T xinzerrek Uraren Euskal Agent ziaren aurrean lan hauen beharra argudiat zeko egin zuen t xostenean, “T xingudi sistema” atalean, Domiko ubidea ez zuen aipatu, existituko ez balit z bezala. Ubide horretatik, 6 hm3tik gorako ur kopurua ekoizpen elektrikora desbiderat zen da; Irun eta Hondarribiak urtebetean edaten dutenaren adina. Gure eskualdeko mendizaleek eta biztalegoak oro har betidanik izan dute ubide horren existent zia eta funt zionamenduaren berri. 2004an, garai hartako Eusko Jaurlarit zako URAren Zuzendarit zak egindako t xostenean, Domiko ubidearen ura desagertarazi da.

Epaitegian salatu duzue egoera hau. Zein puntutan dago auzia?

Ingurumen fiskalt zak kasua art xibatu egin du, ingurumen deliturik ez ikusi izanagatik. Fiskalt zaren atestatua hankamot z gerat zen da. Ez da deliturik izan Jaizkibelgo ponpat ze sistema ez delako mart xan jarri, nahiz eta URAk T xinzerri hala baimendu. Eguzki eta Jaizkibel Mendia Babes Dezagun taldeetatik, dagozkion erankundeei esaten ari gara ura kudeat zeko beste modu bat badagoela eta ez dagoela lur-azpiko ur horren beharrik. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako t xostenean proposat zen den kudeaketa eredua mendiarent zat eta lur-azpiarent zat askoz ere seguruagoa dela konbent zituta gaude. Hala eta guztiz ere, fiskalt zak ikerketa berriak egiteko aukera zabalik ut zi du, prebarikazio delitua gertatu ahal izan delakoan. Bestetik, CHCk (Confederación Hidrográfica del Cantábrico delakoak) 3.000 euroko isuna jarri dio T xinzerri, guk jarritako salaketari lotuta, Endarako emari ekologikoa ez bermat zeagatik.

Irun eta Hondarribiko udalengandik nolabaiteko erreakziorik izan al da zuen salaketaren ondoren?

Aurtengo maiat zean bilera ez ofizial bat egin genuen, Hondarribiko alkatea, bi zinegot zi, eta T xinzerreko gerente eta bi teknikarirekin. Agenda 21eko teknikaria ere bertan zen. Bilt zeko, hit z egiteko eta datuak kontrastat zeko erabateko borondatea dugu. Aldez aurretik, apirilean, idat zizko hogei galdera zehat z erregistratu genituen Hondarribiko udalet xean, hala geratu ginelako: gure idat zizko galderek idat zizko erant zunak izango zituzten. Bada, oraindik erant zunen zain gaude. Ez digute erant zun, ez gaituzte aint zat hart zen, zalant zak argit zeko borondate eza erabatekoa da.

Urriaren 1ean Eusko Legebilt zarreko InguruMEN Bat zordean agerraldia egin zenuten. Zer moduz joan zen? Zer esan zuten alderdi politikoek?

EH-Bilduko Dani Maezturen eskutik egin genuen agerraldia. Gai hau hurbilen ukit zen duten alderdiko kideak defent siban azaldu ziren, gure argudioak oker  zeudelakoan. PSEko kideek aurreirit ziak genituela esan ziguten. “Konspiranoia” baten inguruan ari ginela, proiektu hau legediaren barruan egin bada ondo dagoela eta halako arinkeriak ent zun behar izan genituen. Gai zehat z bat nabarmendu nahi izan genuen: 2010ean URAk T xinzerri emandako ur emakida. Energiaren Euskal Erakundeak Jaizkibelgo zundaketa guneko lur-azpiak aztertu ondoren, 2000. urtean argitaratutako t xostenean zioen zundaketen errekarga eremutik 0,878 hm3 ur ponpat zea gomendat zen zuela. URAren emakida horren ia hirukoit za izan da, 2,4hm3. Udan, urtegia %80ko mailara jaisten bada, zundaketak hasi litezke urtegiaren maila %95era irit si arte. Uda honetan ura desbideratu da eta abuztuaren hasieran urtegiaren maila %96koa bazen, urriaren erdialdean %80,3koa izan da. Maila honetatik behera, Jaizkibelgo akuiferoak ponpat zeko sistema mart xan jar daiteke.

Europako Natura 2000 Sareak babestutako mendia da Jaizkibel. Egin dituzten lanek bertako ekosistema arrisku larrian jarri dutela diozue.

Gure eskualdea hornit zeko badaukagu ur nahikoa, Gipuzkoan ez bezala Nafarroatik edaten dugulako (Biandit z, Errenga). Mendiko ura bertako bizit za da, ekosistemaren bihot za da. Eta bertako bioaniztasuna zabala da. Jaizkibel mendian landaredi berezia eta bakarra leku berri eta desberdinetan aurkit zen ari gara, tert ziarioko irat ze paleotropikala kasu. Bertako aberastasuna it zela da (trichomanak, droserak, armenia euscadiensis, esfagnalak,…). Akuiferoen inguruko ikerketak egin dira eta inork ez daki zehat z-mehat z zer-nolako jokaera izan dezaketen ura zurrupat zerakoan. Beraz, honen aurrean eta URAk emandako gehiegizko ur emakida ikusirik, beharrezkoa ikusten dugu ur emakida behin-behinean geldit zea eta berraztert zea. Baita I.I.A.-ren prozedura egitea, eta Zaint za Bereziko Guneak aipat zen duen 22. atala (lur-azpiko ur zurrupaketa nola egin azalt zen duen protokoloa) ezart zea ere.

Beste inongo administraziorik ez al du obren inguruko kontrolik egin?

Egiazko kontrolik ez; erakunde desberdinen arteko lagun arteko lana izan da. Lan hauek egiteko baimenak T xinzerrek 2009ko urtarrilean eskatu zituen. Ur emakida URAren eskutik 2010eko abuztuan argitaratu zen. 2010eko irailaren 2an, Eusko Jaularit zako Biodibert sitate Sailak URAri esan zion “Jaizkibel-Elordi” proiektuaren I.I.A.-ren prozedura abian jarri behar zela. 2010eko irailaren 27an proiektua burut zeko baimena eman zen. Urte bereko irailaren 23an T xinzerrek lan hauek burut zeko aurkeztu ziren hamasei enpresen proposamen ekonomikoa ezagut zera eman zuen. 2010eko azaroan Biodibert sitate Sailak ura ez zurrupat zeko gomendioa egin zuen, eta esan zuen guztiz gomendagarria ikusten zuela lan hauen eskat zaileak alternatibak bilat zea ur hornidura bermat zeko, ur zurrupaketak izan zit zakeen ondorioengatik.

Zergatik eraiki dira behar ez diren azpiegiturak? Zein susmo duzue?

Natur baliabideetatik etekin ekonomikoa aterat zeko ereduari erant zuten dio honek. Azpiegiturak eraikit zearekin lotuta dagoen diru goseari ere bai. Ez dauka inongo zent zurik, dauzkagun ur baliabideak  kontuan izanik, halako azpiegitura bat egiteak. Azken urteetako politika ereduari erant zuten dio. Beharra ez dagoen lekuan beharra sortarazi. Oarso-Bidasoan azpiegitura proiektu eta asmo desberdinak ezagutu ditugu: Zaldunbordako erraustegia, plataforma logistikoak, kanpo kaia… Azpiegitura hauek ere hornitu behar dira. T xingudi eskualdeko uraren kudeaketan gauza askotan zuzen jokatu bada ere, dena ez da zuzena izan. Irungo Irusta eta Elordiko zentral hidroelektrikoetako ekoizpen elektrikoa ez da garbia. Benetako kudeaketa gardena egiteko inongo borondaterik ez dute azalt zen ez T xinzerreko gerent ziak ez eta goi agintari politikoek ere.

Jaizkibel Mendia Babes Dezagun plataforma herritik sortutakoa da. Nola ari zarete lanean?

Hondarribiak Jaizkibel mendiarekin duen loturatik sortu da elkartea. Herritar bat zuk “Jaizkibel-Elordi” proiektua aztert zen hasi ginen. Eta hasiera batean San Anton-Endara urtegiarent zat osagarri moduan aurkeztu zen azpiegitura azkenean Irun eta Hondarribiaren %66 hornit zeko gaitasuna duen azpiegitura bat dela ikusi dugu. Honek ez dio Irun-Hondarribiko ur eskariari erant zuten. Horregatik, existit zen den ezkutuko edo ezkutatutako mehat xuaz informatu eta ohartarazi nahi dugu; Jaizkibelgo natur aberastasunarekiko interesa duen komunitate zientifikoak, pert sona arrunt eta erakunde orok jakin behar du.

Esan dugun bezala, babestutako naturgunea da Jaizkibel. Halere, ugariak izan dira azken urteotan izan dituen mehatxuak. Zerk egiten du huts babes hori bermatzeko orduan?

Natura eta bioaniztasunaren balioak baino bestelakoak lehenesten direnean gertatzen dira hutsegiteak. Beste interes batzuk gailentzen dira: ekonomikoak, politikoak, pertsonalak. Nahiz eta babeserako izendapenak eta ondorioz bete beharreko prozedurak egon, administrazioan berariazko hutsegiteak daude. Horrek aipatutako interesei bide ematen die eta naturguneak bidegurutzean geratzen dira.

Etiquetas: