STOP Kaleatzeak Bidasoa.- Goiz honetan, Epaitegi honetan, Hondarribiko familia baten etxebizitzaren enkantea aurreikusia zegoen, lagun bati 65 000 euroko maileguan abala emateagatik, mailegua mailegu-emaile profesionalek eman zioten.
Maileguan emandako kopurua 65 000 eurokoa izanda ere, notario aurrean 130 000 euroko eskriturak egin ziren, bikoitza, %8ko interes arruntarekin eta %29ko atzerapen-interesarekin. Itzultzeko epe hilabete batekoa zen.
Lagunak ezin izan zuen kopuru hura itzuli eta etsipenez bere buruaz beste egitea erabaki zuen, familia abal-emaileak gehiegikeriaz beteriko 241 000 euroko erreklamazio bati aurre egin behar izan zion orduan.
Zor hori ordaindu ezinik gaur euren familia-etxebizitzaren enkantea zegoen aurreikusita.
Abenduan izan genuen arazo honen berri, eta Kaleratzeak Stop plataformatik Donostiako Merkataritza-Epaitegian mailegu kontratuan gehiegizko klausulak egoteagatik demanda bat aurkeztu genuen. Merkataritza-Epaitegiak demanda onarturik, enkantea geldiarazi egin da.
Kaleratzeak Stop plataformatik epaitegietan defendatu beharretik epaitegietan eraso egitera pasako garela erabaki dugu, finantza-erakundeek familia zein enpresei mailegurik ematen ez diotela aprobetxatuz mailegu-emaile mafioso eta notario laguntzaileek garaje, etxebizitza eta baserriez jabetzeko amarruak ezagutzera emango ditugu.
Mailegu-emaile hauek diru kopuru bat uzten dute, bikoitzaren eskriturak eginaraziz, eta honi interes eskandalagarriak gehitzen dizkiete.
Egoera berdinean dauden pertsona guztiei dei egiten diegu beldurrik izan ez eta guregana hurbil daitezen, jada egin dugun moduan enkanteak geldiarazi daitezkelako, jardute mafiosoen aurrean gaudela frogatu daitekelako eta jendaila guzti hori espetxean sartzen saiatu gaitezkelako, edota... Bidasoa hondoan, botere publikoek ez bagaituzte zabor hontatik libratzen guk geuk egin beharko dugu eta.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1835 irakurketak
- Castellano