Errepublikarrek eta EH Bilduk igandeko eraso sexista salatzera deitzen dute

Irungo Errepublikarrak “Nicolas Guerendiain” Elkarteak gaur arratsaldean, 19:30tan, Geltoki kalean igandeko eraso sexista salatzeko burutuko den kontzentraziora deitzen dute.

Ohar baten bidez, EH Bilduk ere bat egin du kontzentrazioarekin:

Geltoki kalean gertatuko eraso sexistak  agerian uzten du  Azaroaren 25eko aldarrikapenak  beharrezkoak direla. Horrelakoak gerta ez daitezen zehar lerro bezala lan egiteko beharra dago; serio eta etengabean borrokatu behar den gaia dela pentsatzen du Irungo EH Bilduk.

Errealitatean arazoaren alderik gordinenarekin topatzen gara berriz; oraingo honetan deia egin duen herritarrari eskerrak ere ematea dagokigula uste dugu, jendartearen elkartasunarekin inor, inor menperatzeko gai ez dela salatzea ezinbestekoa baita.
Borroka honetan eragile feministak daukaten indarra babestu asmoz bihar, asteazkena arratsaldeko 19.30ean  TASek, Geltoki kalean deitzen duen kontzentrazioarekin bat egiten dugu, jendartea bertara gerturatzeko deia eginez.

Etiquetas: