EH Bilduren oharra Urdanibia Plazako obren hasierarekin

argazkiaIrungo EH Bildu.- Jakin badakigu edozein eremuetan obra batek zalantzak, kezkak eta ezinegonak sortzen dituela, obra hau ez da salbuespena izango. Irungo EH Bilduk bere egiten ditu Urdanibia plazako obrak auzotarrengan, saltzaileengan, tabernariengan, eta bertan bizitza egiten duten guztiengan eragiten dituen kezkak.

Gure taldeak hasieratik heldu dio gure herrian burutzera zioan obra honi eta auzoan lanketa bat abian jarri genuen. Bertatik ateratako ekarpenak ere aurkeztu genituen eta jarraipena egingo genuela adierazi dugu behin baina gehiagotan publikoki. 

Hilabete luze hauetan obraren nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta bilera ezberdinak burutu ditugu obretako arloarekin. Bilera horietan gauza positiboak atera eta  gure iritzi eta ekarpenak egin baditugu ere, oso zaila suertatu zaigu obraren prozedura zein izango den goitik behera ezagutzea. 

Berrikuntza lan hauen “plan de obra”, enpresak aurkeztutako proposamena behin eta berriz eskatu badugu ere, ukatu egin digute. 

Informazio objetiboa da guk eskatu duguna eta ez zaigu eman. Udal Gobernuaren  interpretazioan oinarritutako euskarriak besterik ez zaizkigu eman. Gure ustean hau, gure lan politikoa egin ahal izateko inposatzen zaigun traba eta mugak dira.

Auzoan zein inguruan obrak eta bere  iraupenak kezka handia sortu du eta ez da harritzekoa. Gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoan halako obra batek tabernengan eta komertzioengan eduki dezakeen ondorioa larria izan daiteke. 

Urte luzeetan zehar bertan kokatua egon den larunbateroko azoka ateratzea, urtean zehar bertan ospatzen diren jai eta ekimen ezberdinekin zer gertatuko den ez jakiteak, hainbeste galdera erantzunik gabe egoteak, hareagotu egiten dute auzotarren ezinegona. 

Berrikuntza lan hauen inguruan informazio objetiboa ez edukitzeak, Udal Gobernu honek informazioa bere mesedetan kudeatzeak (eta 3 hilabetero kapituloka emateak) galdegai guzti hauen aurrean ekarpenak, proposamenak edo alternatiba ezberdinak mahai gainean jartzea ezinezkoa egiten du. Hau erabat salgarria da gure ustetan.

Irungo EH BILDUk alde zaharreko berrikuntza lan hauen aurrean jarraipen lan serio bat egingo duela jakinarazi nahi du. Auzotarren, merkatarien tabernarien eta bertan bizitza egiten dutenen eskaerak gogoan, ekarpenak eginez eta denon elkarlana bultzatuko dugu. Zentzu honetan Udal Gobernuari eskatzen diogu bere jarrera aldatu eta elkarlan hori ahalbideratzeko urratsak eman ditzan. Gure aldetik  prestutasun guztia eskaintzen dugularik hirretarako.

Bestetik, berrikuntza lanek irauten duten bitartean, egiten ditugun eskaerak:

Gure taldeak azoka ahalik eta bizkorren eremu honetara itzultzea eskatzen du, egin beharreko esfortzua eginez. 

Bertan oraindik bizirik dauden komertzio eta tabernei laguntzak eskaintzea proposatzen du, dela tasa ezberdinetan dela bestelako zergetan.

Auzotarrentzat, merkatari, tabernarientzat eta bertan bizitza egiten dutenentzat informazio gune iraunkor  bat jartzea eskatzen dugu.

Etiquetas: