Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako programan udal agintarien agurraren aurrean, EH BILDU taldearen iritzia

fotoIrungo EH Bildu.- Aurtengoan ere!  berriz gertatu da. Irungo Alkateak eta Kultura ordezkariak, San Pedro eta San Martzial jaietako programan egiten duten agurrean, hizkuntza sexista erabiltzen dute.

" Quiero desear, para terminar, unas felices fiestas a todos los iruneses…" , "… y enviar un recuerdo muy especial a aquellos…", " Un años más, con la llegada del mes de Junio nos disponemos a celebrar todos juntos…",  "… actos que elaboramos entre todos…", "…llevamos, además, varios años eligiendo con la participación de los iruneses…", "os deseo a todos, iruneses y visitantes, unas felices fiestas…".

Ez da lehenbiziko aldia. Irungo jaietako egitaraua urtez urte kopia bat den moduan, agurretan hizkuntza sexista erabiltzea ere  errepikatzen da. Berez larria da gertaera hau, baina gure ustetan, are larriagoa da Irunen ematea azken urte luze hauetan jaietan bizi dugun gatazkaren harira.

EH BILDUk uste du aski erraza dela hau ekiditea. Borondate minimo batekin, arreta pixka bat jartzearekin, gai honekin beharrezkoa den sentiberatasuna erakustearekin edo eta publikoki hartutako konpromisoak betetze  hutsarekin, nahikoa litzateke.

Gogoratu nahi dugu, Udal honetan  osatzen ari den III. Berdintasun planaren baitan dagoela hizkuntza sexista baztertzearen konpromisoa. Bestetik, Gobernu onaren eta jarrera etikoaren baitan hartutako erabakiak erakutsitako jarrera honetatik  urrun kokatzen ditugu.

Etiquetas: