Gaur Alfonso Sastre eta Eva Forest-i omenaldia Hondarribian

kartelaAstelehen honetan arratsaldeko 19:00etatik hasita, Itsas Etxea Auditorumean Alfonso Sastre eta Eva Forest-i omenaldia egingo zaie.

Zazpi urte igaro dira Forest zendu zenetik. Pasa den astelehenean omenaldiaren lehen zatia egin zitzaion Madrilen. Ekitaldia Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak eta Alfonso Sastre Kultur Elkarteak antolatzen dute.

Maiatzean zehar zazpi urte bete dira Eva Forest zendu zenetik, Alfonso Sastrek duela gutxi 88 urte bete ditu, eta omenaldi bat egin nahi izan zaie kulturak gure gizartean duen paper garrantzitsua azpimarratzeko, eta bide batez, une latz hauetan hain garrantzitsua den ‘ideien burruka’ delakoan parte hartzeko gonbitea luzatzeko.

Omenaldiak txalapartariak izango ditu hasteko, Carlo Frabetti eta Fito Rodríguez-en aurkezpena, diaporamak, Alfonso Sastreren lanen irakurketak Nikolas Aldai, Koldo Ortega edota Fito Rodríguez ahoetatik, eta zenbait lanen antzezpena ere, hala nola, ‘La sangre y la ceniza’ edota ‘La taberna fantástica’.

Omenaldian zehar Eva Forest-en argitaratzaile eta literatura lanen inguruko interbentzioak egongo dira, baita Sastre eta Forest-en inguruko dokumentalak ere.

Etiquetas: