Ura, eskubidea ala negozioa?

Irun eta Hondarribiak, batazbeste, gehienez sareko galerak eta uda aroa kontuan izanik, 7.000.000 litro ur/urteko eskaera du. Ur hornidura zihurtatzeko eta urtegiko ur sobera askatzearekin, Elordiko araztegira 12.000.000 litro ur bideratzen da San Anton urtegitik.

Irun eta Hondarribia, nagusiki San Anton arroatik hornitzen da, baita Jaizkibel mendiko erreketatik ere ura itsasoratu baino lehen. Arro honetato ur baliabideak,batazbeste urtean 18.000.000 litrokoak dira.

Domiko urtegia
San Anton arroan, lehenik Domiko urtegi ttikia dugu, ura San Anton urtegira doa eta beste ur kopurua Domiko ubidera desbideratzen da. Ubide honetatik 5.000.000 litrotik gora ur/urtean doaz. Bai urtegitik baita arroan dauden beste errekaxtotik. 2004an eusko jaurlaritzaren txosten batek zihoen, ubide hau zerbitzuz kanpo zegoela eta ura Domiko urtegitik zuzenean San Anton urtegira zihoala. Bestalde 2009an TXINZERrek URAri "Ur agentziari" egindako ur eskaera txostenean (desagertarazi dutena), ez du Domiko ubidea aipatzen. Arrotik, 5.000.000 litrotik gora ur/urtean desagertarazten dute eta lehantasuna ekoizpen elektrikoari ematen ari diote. Gainera Irustan ekoiztutako KW/h ez dira batere garbiak.

"Jaizkibel-Elordi"
Jaizkibel mendiko ipar isurian, sei zundaketa berri egin dira,"Jaizkibel-Elordi" proiektua. Proiektu hau beharrezkotzat jo dute, etorkizuneko balizko lehorteak saihesteko. Beharrik ez dagoen lekuan ur beharra sortzeko TXINZERrek 2007tik hona mekanismo guztiak martxan jarri ditu.kontsumo datuak,plubiometria aldatuz eta administrazio desberdinen laguntza zuzenarekin.Udalerrikoak,probintzialak zein autonomikoak. Hau gutxi balitz, URAk (uraren euskal agentziak) akuiferoetatik 2,4 hm3 ponpatzeko baimena eman dio. Aurreikusitako gomendioa 0,9 hm3 denenan.

Irun-Hondarribia, ur eskaera guztira 7 hm3/urtean // Ur baliabide guztiak 21 hm3/ urtean
¿ Ze beharrei erantzuten dio 8.000.000 eurotik gorako proiektu honek. Txingudiko herritarrok guziz hornituak gaudenean?.

Informazio gehiago:www.facebook.com/jaizkibelmendia.babesdezagun

Etiquetas: