irphstop.plazan.net.- IRPH Entidades aplikatzeagatik Kutxabanken aurkako salaketa epaiaren zain geratu da gaur Donostian. IRPH Stop-en talde juridikoak defentsaren argumentu guztiak gezurtatu ditu, eta Kutxabanken ordezkariak finean IRPH Entidades indize ofizial bat dela besterik ez du esan.
Kanpoan, beherago ikusi ahal duzun prentsa-oharra eman dugu aditzera. Agerraldian hainbat lagun eta eragilek babestu gaitu, hala nola Kaleratzeak Stop Gipuzkoa, Rafa Mayoral (PAH-ren koordinadore legala), Ander Rodríguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Diputatua (Bildu), eta hainbat hautetsik, tartean hauek: Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu-ko legebiltzarkidea Gasteizen), Tania González (Podemos-eko eurodiputatua), Paloma López (IU-ko eurodiputatua), Inko Iriarte, Judit García eta Enrique Martínez (Bildu-ko batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusitan)
Komunikatua: AGERRALDI PUBLIKOA: KUTXABANKen AURKAKO EPAIKETA IRPH ENTIDADES APLIKATZEAGATIK
IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak agerraldia du gaur, Kaleratzeak Stop Gipuzkoak eta PAH-ren estatu mailako ordezkaritza batek babestuta. IRPHaren kaltetuok Kaleratzeak Stop / PAH elkartearen parte gara, eta euren babesa eskertzen dugu. Beraiek gabe gure borroka ez litzateke posible.
Gainera, Kaleratzeak Stop elkartearen talde juridikoaren laguntza bereziki eskertu nahi dugu. Dagoeneko gure elkartearen zati ezinbestekoa dira, eta Maite Ortiz era José María Erauskin buru dituztela, IRPHa epaitegietan deuseztuko dute.
Gaur gurekin diren hautetsi eta eragile sozialei ere gure esker ona erakutsi nahi diegu.
IRPHa indize kriminala da, eta bere bultzatzaileak errudunak dira. PNV, PSOE eta PP, euren gobernu erantzunkizunetatik eta Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseiluetan dituzten ordezkarien bidez, herritarron aurka eta IRPHaren lapurreta luzatzearen alde ari dira. Gaur gurekin diren talde politikoen babesa bakarrik izan dugu, eta horregatik jo behar izan dugu epaitegietara, tasak geure diruarekin ordainduaz.
Gaurko epaiketatik espero dezakegun epai bakarra IRPH Entidades bertan behera utzi eta Kutxabank bidegabe kobraturiko interesak itzulzera zigortzea da. Pareko epaia lortu zen dagoeneko IRPH Cajas indizearen kasuan, eta beraz IRPH Entidades bertan behera uzteko bidean lortuko den lehen garaipen judizial handiaren aurrean gaude. IRPH Entidades oraindik ere indarrean dago eta milioitik gora familia kaltetzen ditu estatu espainiarrean.
Garaipen judizial batengan kofidantza dugu, trabak traba, Espainiako Bankuak gaurko epaitekarentzat eskatu zaion informazioa ukatzea adibidez. IRPHa estatu mailako kontua da, eta Espainiako Bankuak epaileari informazioa emateari uko egin dio. Atsekabetu beharrean, Espainiako Bankuak justiziarekin elkarlanean egiteari muzin egin izana ospatzen dugu, IRPHaren gardentasun eza frogatzen baitu. Bere kalkuluaren irregularitateak ezkutatu nahi dituzte horrela.
Elkarte honek bere helburuak lortu artean lanean jarraituko du. Helburu hauek hiru puntutan laburbildu daitezke:
- IRPHaren aldaera guztiak bertan behera utzi eta Euribor-arekin ordezkatzea, gehienez puntu bateko diferentzialarekin.
- IRPHa edo beste edozein abusuzko klausulak zituzten maileguen ondorioz kaleratuak izan diren familiei etxebizitza itzultzea.
- Banketxe guztien eta IRPHaren aldaera guztien kaltetu guztiei kobraturiko interesen itzulketa, atzerako eraginez eta epaitegietara jo beharrik gabe.
Gainera, eta puntu horiek lortu bitartean hipoteken exekuzio guztiak berehala bertan behera uztea exijitzen dugu. Kasu larriak dira, gure adiskide Lorena eta bere alabarena bezala. Izan ere, Kutxabank-ek Errenterian duten babes ofizialeko etxebizitzatik bota nahi ditu. Kutxa-k eta Kutxabank osatzen duten gainontzeko kutxek, izaera publiko eta helburu sozialekin sortuak izan zirenak, euren sorrerako helburuetara itzuli behar dute, eta gaur egun egiten dituzten abusuak alde batera utzi. Aukera aprobetxatu nahi dugu pribatizazioa baztertu eta gure kutxen kontrol publiko eta soziala bermatuko duten neurriak hartzea exijitzeko.
BAI, POSIBLE DA.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1002 irakurketak
- Castellano