Larunbatean eskualdeko txirrinda martxa

Hondarribiko gazte asanblada.- Aupa gazteak! Joan den urtean bzela, aurten ere txirrinda martxa bat antolatu dugu. Joan den urteko programazio antzekoa da. Aldatzen den bakarra, Bera eta Lesaka herriak martxa horretan sartzen saiatu garela da. Lehen aldia da hainbeste herri biltzen garela eta ikusiko dugu beraz gauzak nola ateratzen diren.

Ondoko urteetarako ongi izango litzateke oraindik eta herri gehiagoren parte hartzea bultzatzea eta martxa oraindik eta handiagoa egitea.

Hala eta guztiz ere, gonbita luzatu nahi dizuegu, aurten ere, urriaren 25ean, txirrinda martxan parte hartzeko. Martxa, !0:30tan Beratik eta Urruñatik abiatuko da, bakoitzak nahi duen abiapundua aukera dezake. Interesgarria izan daiteke denentzako, ahalik eta jende gehien biltzea, eta bereziki ahalik eta herri gehien biltzea. 12:00tan Pausun zutabeak elkartuko dira eta 13:00tan Hendaiako udaletxe parean bazkaria egongo da.
Arratsaldean, 16:00etan Hondarribiko gazte xaian jolasak burutuko ditugu. 19:00tan Irungo Lakaxita gaztetxean afaria eta ondoren kontzertuak Kondenatuak, Goraleak, Sangre de mono eta DJ Huuh taldeekin.

Espero dugu larunbat honetan ikusiko garela!!

Etiquetas: