Beste bake prozesuen esperientzietatik ikasten

image001Mudubat.- Jardunaldi hauetan, bake prozesuen alde lan egiten duten Herri Mugimenduekiko elkartasuna indartu nahi dugu. Egun ematen ari diren bake prozesuetan duten inplikazioagatik, edota iraganean emaniko bake prozesuek aurrera jarrai dezaten egiten duten lanagatik. Horrez gain, Euskal Herrian, herri mugimendu, kolektibo edota erakundeetako elkartasun agendak elkar trukatu, indartu eta elikatu nahi ditugu hitzordu honen bidez.

 Kolonbian, Irlanda, Hego Afrika, El Salvador, Guatemala, RASD, Euskal Herria edota Palestinatik etorritako ordezkarien lekukotasun eta esperientziak entzuteko aukera izanen dugu jardunaldi hauetan. Bizitzen ari diren bake prozesuetan edo bizi izan dituztenenak, herri mugimenduek ukan dituzten esperientziak entzun ahal izanen ditugu. Honakoa izanen dira jorratuko diren gaiak:

  • Bake prozesu baten marko teorikoa.
  • Herri mugimenduen errola, bake prozesuetan eta bake ekordioen  jarraipenean.
  • Justizia transizionala .    Nola heltzen da gatazkatik bakera? Justizia eta konponketa.
  • Lurraldetasun eskubidea bake prozusuetan.
  • Bake prozesuetan, kultura ezberdinduetako herriak.
  • Bake prozesuen eraikuntzan, emakumearen parte hartzea (mugilendu feministaren esperientzietatik).


LEKUA:  Miramar Jauregia (Donostia)

Azaroak 28 (ostirala), 16:00tatik-20:00tara
Azaroak 29  (larunbata), 10:00tatik-14:00tara/16:00tatik-19:30tara

Etiquetas: