Hazia, inauteriak eta azken ostirala

Hazia - Gure eguneroko bizitzan, estatuen errepresio bortitza sufritzen duten gure lagunak toki bat dute. Jaietan ere noski.
 
Aurten eta aprobetxatuz inauteritan sartuak egongo gerala azken ostiraleko konzentrazioa burutzean, HAZIAtik kutsu berezi bat eman nahi diogu inauteri hasierari. Dakizuenez, kartzelaratuak, exiliatuak eta sasian bizi diren gure lagunak urtero toki berezi bat daukate gure lokaleko mozorroan.

Beraz, nahi dugu aprobetxatu azken ostirala dela, eta konzentrazioaren ondoren egingo digu nolabaiteko hasiera ekitalditxo bat. Hortan aukera izango dugu denok batera ikusteko zertaz dijoazten mozorratuak gure lagun errepresaliatuak. Aurreratzen dizuegu ekitalditxo xume eta alaitsua izango dela. Izenburua holakoa izanik: LA COMISION INTERNACIONAL DE VERIFICACION DE FESTEJOS HARA LA PRESENTACION DE LA APORTACION  DE AQUELLAS PERSONAS DE IRUN ENCARCELADAS, EXILIADAS U OBLIGADAS A VIVIR EN LA CLANDESTINIDAD POR MOTIVACION POLITICA, QUE NOS HARAN PARA ESTOS CARNAVALES

 

ETXEAN NAHI DITUGULAKO, JAIAK BAI BORROKA ERE BAI

Etiquetas: