Fermo Soto del Realeko espetxean preso dago

Angulaberriak iragarri zuen bezala, joan den ostiralean Fermin Vila preso politikoa espainaratua izan zen.

Preso irundarra larunbata eta astelehenean bere aurkako karguak zeintzuk diren jakiteko Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute.

Igandean bere gurasoek 40 minutuz ikusi zuten eta beraien esanetan Fermo ongi aurkitzen dela eta Ipar Irlandatik bidaian zehar poliziak emandako tratua zuzena izan zela gaineratu dute.

Egun, preso politikoa Soto del Realeko presondegian espetxeraturik dago eta kartzelako helbidea hauxe da:
Centro Penitenciario MADRID V
Carretera Comarcal 611
28.791 Soto del Real
(Madrid)

Etiquetas: