1951. urtean lehenengo eraikinak eremuan egin zirenetik, gunea bizitegi-gunea bezala egokitua zegoen, horrezkero auzokideok hainbat rekalifikazio pairatu ditugu:
1. 60ko hamarkada hasieran "Mixto" (industrial-bizitegi-gune) bezala kalifikazio gisa.
2. 70ko hamarkadaren erdialdean, ordenaziotik kanko rekalifikatu egiten da, gure eraikinak ordenaziotik kanpo gelditu zirelarik. Une horretan, balio justu baten truke gure eraikinak eraitsi egingo zirela agindu ziguten.
3. 1998. urtean (PGOU), berriro ere biziteti-gune bezala rekalifikatu egiten dute. Beste eremuetan babes ofizial moduko etxebizitzak tokialdatzen baitira San Miguel-Anakaren onurarako...
4. PGOU planaren berrikuste aurkezpenean, 2008. urtean, ordenaziotik kanpo jarraitzen dugu.
Aipatutako arrazoi guzti hauek direla-eta, egun, 40 urte baina gehiago daramagu ez-jakintazun batean ordenazioz kanpo biziz. Bitartean, eta urte askoz, inguruan kokatutako industriek eragindako eragozkpenak pairatu ditugu gure etxeetatik oso hurbil (zaratak, usain txarrak, hautsak, trafiko handia). Industria horietako batzuek lekuz-aldatzen direnean, eraikin horiek hondatzen dira, eta bazterkerian bizi diren pertsona marjinalak okupatzen dituzte, horrek, bizikidetza arazoak ekartzen ditu gune guztira.
Beste aldetik, gure eraikinen mantenu zuzena ezin izan dugu egin ordenazioz kanpo bizi garelako eta, ondorioz gure etxeek hondatzen jarraitzen dute. Gune guztian ez dira eguneroko garbitze zerbitzuak egin, edukiontziak egokitu, ezta inguruko kaleak urbanizatu ere. Irungo edozein hiritar bezala, ondasun higiezien zerga eta zaborren zergak legez ordaindu ditugu gure inguruaren hondamendia ikusten dugun bitartean.
Egun, eta egoera honen aurrean, erantzun ofizialik gabe jarraitzen dugu, eta auzokideei ez dizkigute soluziorik eskeini ofizialtasunez.
Arrazoi guzti hauek direla-eta, elkarrizketa mahai bat urgentziaz irekitzea eskatzen dugu, bertan gure (auzokideen) ordezkaritza bat, udal gobernua, oposizio taldeak eta, dagokien elkarteek parte hartuko zutelarik. Pairatu dugun prozesu mingarri guztiaren Informazio guztia eta zehatza nahi dugu. Helburua banakako eta kolektibo soluzioak denon artean bilatzea da horrela arazoari aurre eginez.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1773 irakurketak
- Castellano