"Gure esku dago" dinamikak martxoko lehen astea ekitaldiz bete du

Gure esku dago dinamikak ekainaren 8an ekimen nagusi  bat antolatu du: Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatzea, 123 kilometrokoa, 50.000 lagunek osatuko luketena.

Horretarako, gure eskualdean ekimena ezagurazteko martxoko lehen astean ekitaldi desberdinak antolatu ditu:
· 3, astelehena: Irungo San Juan plazan 11:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 19:00etara ESKUAK ZABALDU: herritarrek dinamikari atxikimendua emateaz gain argazkiak egingo dituzte. Giza kateari buruzko informazioa emango dituzte eta izena emateko aukera ere egongo da.

· 4, asteartea: Hondarribiko Butron pasalekuan 11:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 19:00etara ESKUAK ZABALDU: herritarrek dinamikari atxikimendua emateaz gain argazkiak egingo dituzte. Giza kateari buruzko informazioa emango dituzte eta izena emateko aukera ere egongo da.

· 5, asteazkena: Irungo Zabaltza plazan 16:00etatik 19:00etara ESKUAK MARGOTU: gehien bat haurrei zuzendua, eskuekin mural bat margotu eta gure esku bidea kolorez betetzea izango da helburua. Horrez gain txokolatetxo batzuk eta informazioa ere banatuko dira.

· 6, osteguna: Hondarribiko San Pedro kalean 16:00etatik 19:00etara ESKUAK MARGOTU: gehien bat haurrei zuzendua, eskuekin mural bat margotu eta gure esku bidea kolorez betetzea izango da helburua. Horrez gain  batzuk eta informazioa ere banatuko dira.

· 7, ostirala: 17:30tan Irungo San Juan plazan gazte olinpiada eta 19:00etatik aurrera Moskun bertso-trikipoteoa.

· 8, larunbata: 09:00tan Hondarribiko Sainduatik Santxo Handiaren monumenturaino mendi martxa herrikoia. 21:00tan Hondarribiako Banakon BEIRA taldearen kontzertua (sarrera doan).

· 9, igandea: 11:00etatik 13:30tara Irungo Zabaltza plazan GURE ESKU DAGO jaialdia: musika, dantzariak,.... Eta jaialdiari bukaera emateko giza katea sinbolikoa San Juan plazaraino.

Etiquetas: