Beste behin ere, Gipuzkoako antolakunde errepublikanoek manifestazio batera deitu dugu abenduaren 6rako, 78ko konstituzioaren aurka eta benetako prozesu Konstituziogile Errepublikano baten alde.
Konstituzio honekin, sistematik bertatik sortu baitzen frankismotik hartutako pribilegio guztiak mantentzen jarraitzeko, inolaz ere jasan ezin den egoera batera iritsi gara, sistema ustelduta baitago, demokraziaren aurkakoa baita eta kapitalaren interesetara makurtuta baitago.
Une hauetan, konstituzioa agortuta dagoela ikusten ari garelarik, PPSOE alderdiek aldaketa batez hitz egiten ari dira, baina ez dute haren funtsa aldatu nahi.
Horregatik, dei egiten diegu ezkerreko indar sozial, politiko eta sindikalei, federalistei, nazionalistei eta gainerakoei, kalera atera gaitezen eta esan dezagun herrien eta herritarren borondatean oinarritutako konstituzio bat nahi dugula, lan duinerako, etxebizitzarako, hezkuntzarako, osasunerako eta gizarte-babeserako benetako eskubidea defendatuko duena, eta baita autodeterminazio-eskubidea eta askatasun demokratikoak ere.
Dei egiten dugu, desadostasunak desadostasun, elkarrekin atera gaitezen manifestatzera, 78ko konstituzioaren aurka eta benetako prozesu Konstituziogile Errepublikanoaren alde.
Manifestazioa, abenduak 6, 12:30etan, Donostiako Boulevardetik abiatuko da.
Informazio gehiago: http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/6-diciembre_2014-mani.php
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1257 irakurketak
- Castellano