Badatoz Askapenaren #Brigadak14

Irungo Askapena - Neguaren hotzena iristear bada ere, ohartu orduko udara gainean izango dugu, eguzkia, berotasuna... eta herrien arteko xamurtasuna bizitzeko aukera. Badatoz eta Askapenaren #Brigadak14

Herri Boterea oinarritutako Argentina, Uruguay, Venezuela eta Boiliviako prozesuak edo Palestina eta Saharar lurralde okupatuetako erresistentzia borrokak lehen eskutik ezagutuko ditugu.

Aurten gaineran Brigada berriak antolatu ditugu. Lehen aldiz Paisos Catalans, Aragoi eta Gaztela ere izango ditugu helmuga. Europako herri langile ezberdinen antzera askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriak ditugu hauek, errepresio gordina pairatu eta herri boterearen eraikuntzan lan egiten dutenak.

Askapenatik beste behin esperientzia hau bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, lurralde okupatuetako testigantzak entzun, langileen esku dauden lantegi berreskuratuak ikusi, herri boterean oinarritutako auzoen egunerokotasunaz ikasi eta bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzera. Zurekin batera borrokan ari garen herrion arteko harremanak irunez, mundura zabalduko den sare internazionalista eraikiko dugulako.

Animatu eta zatoz gurekin udara honetan gure herriaren askapenean borrokan ari garenon arteko harremanak eraikitzera.

Izena emateko idatzi martxoaren 30a baino lehen brigadak@askapena.org helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Elkarrekin herrion borrokak irutera goaz!

Etiquetas: