LEGEBILTZARRAK ZALANTZAK DITU IRPHren INGURUAN ETA ABUSUZKO INDIZEEN AURKAKO LEGEAK PRESTATZEN DABIL – ABOKATUEK INFORMAZIOA EMANGO DIETE LEGEBILTZARKIDEEI
IRPH STOP.- IRPH indizearen kaltedunen IRPH Stop Gipuzkoa taldeko ordezkariek agerraldia egingo dute apirilaren 16an Europako Parlamentuan. Parlamentuak zalantza larriak ditu IRPHaren inguruan, eta zenbait legebiltzarkide taldek estatu espainiarrean 1,3 milioitik gora etxebizitza-mailegu baino gehiago kaltetu ditzakeen abusuzko interes tipo honekin amaitzeko lan egiteko asmo irmoa azaldu dute.
Maite Ortiz eta José María Erauskin, plataformako abokatuek, Kutxabanken maileguetan indize hau baliogabetzen duten 30 epaitik gora lortu dituzte, eta Bruselaraino joango dira honen berri ematera. Epai hauek kontsumitzaileekin egindako kontratuetan abusuzko klausulak ekiditeko 93/13/CEE Europako zuzentarauan oinarritzen dira, besteak beste.
IRPH Stop Gipuzkoa plataformaren talde juridikoak Donostian eta Guadalajaran lortu dituzten epai hauen antzekoak ari dira ebazten beste epaitegitan, Bartzelonan adibidez. Baina horien artean lehena bertan behera utzi zuen Gipuzkoako Probintzia Entzutegiak, IRPHa indize ofiziala dela argudiatuta, naiz eta banketxeek berarengan «nolabaiteko eragina» izan dezaketela onartu. IRPH Stop Gipuzkoa plataformaren ustetan, ofiziala izateak ez du inongo bermerik ematen, eta banketxeek «nolabaiteko eragina» izatea nahikoa arrazoi da indizea baliogabetzeko.
Orain, IRPHaren ofizialtasuna bera amaitzear egon daiteke. Izan ere, Europako Komisioa erreferentzia indizeen inguruko araudi berri batetan lanean dabil, eta IRPHak betetzen ez dituen oinarrizko baldintzak ditu. IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak ekarpenak egingo dizkio IRPHaren desagerpena lortzeko bidean azken kolpea izan daitekeen araudi honen zirriborroari.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1177 irakurketak
- Castellano