Askapenak maiatzaren lehenean ere herriekiko elkartasuna kalera atera zuen

Askapena erakundeak maiatzaren lehenean ere herriekiko eta langileekiko elkartasuna kalean egotea nahi zuen. Langileen nazioarteko egunean LAB sindikatuak antolatutako manifestazioa pasatzerakoan talde internazionalistak kontzentrazioa burutu zuen.

Inperialismoaren aurkako erakundearen militante eta jarraitzaileak, herri desberdinen banderak eramanez, "herria eta langileria irabazi arte" lemapean kontzentratu ziren.

Sindikatu abertzalearen manifestazioan parte hartzen ari ziren pertsonek, kontzentrazioa ikusterakoan, langileen eskubideen defentsaren aldeko ohiuak alde batera utzi eta "Askapena aurrera" o "elkartasuna ez da delitua" oihukatu zuten.

Askapenak ere inperialismoaren aurka borrokatzen duten langileen eskubideak aldarrikatu nahi zuenez, bere pankartarekin manifestazioa pasatzerakoan atzekaldean kokatu ziren.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Etiquetas: