Bi hilabete jarraian jaitsi da langabezia gure eskualdean

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azken hilabetean 220 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 59 lagun gutxiago Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4905 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16,5 hain zuzen.

Hondarribian ere 59 behargin gutxiago daude langabezian maiatzaren amaieran. Egun, 823 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %9,9.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,1koa da (% 16,5 Irungoa eta % 9,9 Hondarribikoa), % 12,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,2 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia -zerbitzuetan jaitsi da gehien-, aurretik enplegurik ez zutenen artean eta nekazaritza eta arrantza sektorean izan ezik.

Etiquetas: