Ekainan ere langabezia jaitsi da gure eskualdean

Langabezia hiru hilabete jarraian jaitsi da gure eskualdean. Ekainan 103 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 87 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4818 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16,2 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 209 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 16 behargin gutxiago zeuden langabezian ekaina amaieran. Azken urtean 85 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 807 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,5koa da (% 16,9 Irungoa eta % 10,7 Hondarribikoa).

Ekonomi jarduaren arabera, bakarrik industria eta zerbitzuetan langabezia jaitsi egin zen.

Etiquetas: