El Espazio bulegoko jarduerak urrian

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en El Espazio bulegoaren bidez, 13 jarduera antolatu dituzte urrirako. Aktibitateak Irungo eta Hondarribiko biztanleei zuzenduta daude, ondorengo baldintzak betetzen baldin badituzte: langabezian egon eta lan bila aritzea, edo langilea izanda, lan baldintzak hobetzeko helburua izatea.

Tailerrak
Irailean ekin zion berriro El Espazio de profesiones con futuro bulegoak jardueren egitarauari. Orain, prest daude urrirako aktibitateak. Azpimarratzekoak dira: “Curriculum-a eta aurkezpen gutuna”, “Enplegua bilatzea interneten”, “Enplegu eskaintzen erregistroa” eta “Enpresak sortzeko goizak”.

Bestalde, 2014ko urrian bezala, Gazte Bermearen Erregistroari buruzko informazio jardunaldia izango da. Ordubeteko iraupena izango du. Gazte Bermearen Erregistroa Europa mailako ekimena da, eta 30 urtez azpiko gazteei lan mundura sarbidea erraztea du helburu. Informazio saioan, ondorengo azalpenak emango dituzte: nork eman dezakeen izena, zein onura izan dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratatzerakoan, edo nola eman daitekeen izena Gazte Bermearen Erregistroan. Urriaren 15ean izango da saioa, El Espaziok Anakan duen bulegoan.

Berritasuna
“Urteak eman dituzu lanbide batean, eta aitorpena nahi duzu?”. Hori izango da aurtengo jarduera berria. Hiru orduko tailerra izango da. Bertan, egiaztagiria lortzeko moduaren berri emango dute, eta informazioa eskainiko dute gaitasun profesionalen ebaluazio eta akreditazio prozedurei buruz. Urriaren 5ean izango da aktibitatea, 16:00etan El Espaziok Anakan duen bulegoan.

Izen emateak www.elespazio.com web gunean egin daitezke.

URRIKO JARDUERAK
1.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua. Data: urriaren 5ean 16:00etan El Espazion.

2.- ENPLEGU BILA. CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu). Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: urriaren 26an 09:30etan El Espazion.

3.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea. Datak: urriaren 1,15 y 29an 11:00etan El Espazion.

4.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…. Datak: urriaren 2,15 eta 30an 09:30etan El Espazion.

5.- URTETAN IBILI ZARA LANBIDE BATEAN ETA HORI AINTZAT HARTUA IZAN DADIN NAHI DUZU? LANBIDE-GAITASUN ZIURTAGIRIA ETA LANBIDE-GAITASUNA AINTZAT HARTZEA
Laneko esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez formaletan hartutako lan-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura. Inskripzio zentroak ziurtagiria lortzeko eta aintzat hartzeko. Eskabideak aurkezteko epea: azaroaren 4tik 14ra.
Data: urriaren 5ean 16:00etan El Espazion

6.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa. Data: urriaren 13an 9:00tan El Espazion.

8.- INFORMAZIO JARDUNALDIA GAZTE BERMEAREN ERREGISTRORA SARTZEARI BURUZ
Gazte Bermearen Erregistroa Europar ekimen bat da, eta asmoa du Lan Merkaturako sarrera erraztea 30 urtetik beherako gazteei. Informazio-saioan, zeintzuk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zein onura eduki dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratzerakoan eta nola alta eman dezakezun Gazte Bermearen Erregistroan.
Informazio-saioan, nortuzk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zer etekin izan dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratatzerakoan eta nola eman dezakezun alta Gazte Bermearen Erregistroan.
Data: urriaren 15an txanda bat 12:00etan eta beste txanda 16:00etan

9.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak. Datak: urriaren 5 eta 26an. 09:30ean El Espazion.

10.- LAN MERKATURA SARTZEA ERRAZTEN DUTEN GAITASUNAK GARATZEKO TAILERRA,(32ordu)
Irun Ekintzanek antolatzen du, Bidasoa activa-Bidasoa bizirikekin batera, enplegua bilatzeko laguntza-programa hori.
Norberaren gaitasunak garatzea, “lorpenerako orientazioa, plangintza, antolaketa, talde-lana, lankidetza, aldaketaren kudeaketa, komunikazioa, enpatia eta sormena ekosistemaren ikuspegi batekin” eta gaitasun digitalak, "gizarte-sareen erabileran ardaztuak, hobekuntza profesionalerako tresna gisa".
Betekizunak: Langabezian egotea eta tresna eta baliabide teknologikoak erabiltzen jakitea.
Datak: urriaren 19, 20, 21, 22, 23, 26, 27eta 28an 09:00etatik 13:00etara El Espazion

11.- AUTONOMO GISA ALTA EMATEKO IZAPIDEAK (IRAUPENA: 2 ORDU)
Norberaren enpresa gisa (autonomoa) alta emateko jarraitu beharreko izapideei buruzko informazioa, bestelako forma juridiko, betebehar fiskal eta laboralekiko aldeak
Data: urriaren 27an 9:00etan El Espazion

12.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.
Data: urriaren 28ean 12:00etan El Espazion. Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

13.-NORBERAREN HAUTAGAITZA. ENPRESEN ZERRENDAK LORTZEA (iraupena 3 ordu)
Enpresek kontratazioak egiteko beharrari aurre hartu nahi badiozu eta haiekin harremanetan zuzenean jarri nahi baduzu, hauxe da zure tailerra. Enpresa espezifikoak bilatzen ikasiko duzu, webaren bidez, datu-baseetan eta enpresa katalogoetan, eta zure hautagaitzak planifikatzen ere ikasiko duzu. Posta elektronikoa erabil dezazun, zure CV-a informatika artxibo batean eduki dezazun eta Internet erabiltzen jakin dezazun, ez duzu besterik behar.
Data: urriaren 22an 09:30etan El Espazion.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: