XVI. enpleguaren astea

Enpleguaren Astea antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, eta ondorengo helburuekin: eskualdeko enpresei langileak kontratatzea erraztea, eta langabezian daudenei lanpostua lortzen laguntzea.

XVI ediziorako, enpleguaren bila dabiltzanek eskaintzetan izena eman ahal izango dute, azaroaren 4an, 5ean eta 6an, www.elespazio.com web gunean. Izena ematen dutenen artean, eskaintza bakoitzerako baldintzak hoberen betetzen dituztenak aukeratuko dituzte. Azaroaren 17an aurrez aurreko elkarrizketak egingo dituzte Ficoban.

Bestalde, aurreko edizioan bezala, hautatze enpresa eta entitateei zuzendutako espazioa egongo da azaroaren 17an Ficoban. Interesa dutenek, enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzte, aldez aurretik izena eman behar izan gabe. Aurtengo ekainean egindako Enpleguaren Astean, ehunka lagun ibili ziren espazio berri horretan. Enpleguaren eskaintza zabaldu egiten da horrela hautagaientzat.

Hitzartutako elkarrizketak
Hautatze elkarrizketa gehienak azaroaren 17an FICOBAn egingo dituzte. 70 eskaintza eta 133 lanpostu daude konfirmatuta. Kopuruak gora egin dezake.

Eskaintzen azalpen xehea www.elespazio.com web gunean egongo da eskura, azaroaren 4an, 5ean eta 6an. Hautagai bakoitzak hiru eskaintzetan eman ahal izango du izena gehienez. Hiru egun horietan plazak betetzen ez baldin badira, web gunean mantenduko dituzte hurrengo egunetan.

Sarbide libreko gunea
Ficobako beheko solairuan sarbide libreko gunea prestatuko dute. Enplegua kudeatzen duten entitateak eta hautatze enpresak egongo dira bertan, 30 guztira. Enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak erakutsiko dizkiete bisitariei. Parte hartuko duten enpresen eta entitateen berri emango du www.elpespazio.com-ek. Interesa dutenek curriculum vitae-a eraman beharko dute eskutan.

Etiquetas: