Espedienteak formatu digitalean ikusteko egindako eskaera

Irungo EH Bildu.- Gaur, abenduaren 2an, erregistro bidez espedienteak ikusteko eskaera berri bat egin dugu. Uztailaren 30ean egin genuen lehen eskaera eta jakina den bezala, irailaren 18an baiezko erantzuna jaso genuen. Hala ere, gaur oraindik oposizioko hautetsiok ez daukagu espedienteetara formatu digitalean sarrerarik, udal gobernuak dituen baldintza berdinekin.

Honenbestez, oraingoan bi txosten teknikoen eskaera egin dugu; batetik, hautetsiok espedienteetara formatu digitalean sarrerarako dugun eskubidea legalki aztertuko duten txosten juridikoa, eta bestetik, sarbidea teknikoki aztertuko duen txostena.

Jakin badakigu legeak eskubide hori bermatu egiten duela, baita teknikoki aukera badagoela. Baina Irunen gertatzen ari den errealitate sinesgaitza soilik Udal gobernuaren borondate politikoaren faltagatik gertatzen ari dela oraindik ere argiago gera dadin txosten horiek eskatzea erabaki dugu.

Gure lana burutu ahal izateko bitarteko guztiak eskuragarri eduki arte borrokan jarraituko dugu!

Etiquetas: