Otsailak politikoei arnasa eman die

Gaur jakitera eman dituzten langabeziari buruzko datuek hauteskunde (aurre)kanpainan murgilduta dauden politikoei arnasa eman diete. Santanok gaur ondo lo egingo du, baina Hondarribian EAJ-k duen alkategaiak zantzu on bat edo beste egin beharko du.

Otsailan 68 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 80 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5182 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,6 hain zuzen. Iazko otsaileko hilabetearekin konparatua 85 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian berriz 12 behargin gehiago zeuden langabezian otsaila amaieran. Azken urtean 40 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 962 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,4koa da (% 17,6 Irungoa eta % 11,8 Hondarribikoa), % 13,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,8 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, aurretik enplegurik ez zutenen artean izan ezik.

Etiquetas: