Azaroan gure eskualdean 5 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan

Joan den hilean jaitsi egin zen langabezia Bidasoaldean. Irunen 28 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4626 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,5 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 476 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian berriz, azken hilabetean 23 lagun gehiago daude langabezian. Egun, 862 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %10,4. Azken urtean 57 langabe gutxiago daude orain Hondarribian.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa.

Sektoreka, industrian eta nekazaritza eta arrantzan igo egin zen langabezia.

Kontuan hartzeko beste datu bat: urrian Bidasoan 2103 kontratu berriak sinatu ziren, hoietatik 216 bakarrik  behin betikoak ziren.

Etiquetas: