AHTaren aurkako Bizikleta Martxaren aurkako polizia oldarraldia arrazoigabea Gasteizen

Mugitu! Mugimendua.- AHTk larru gorritan uzten gaituela salatzeko, atzo, larunbata hilak 1, arratsaldeko 19.00retan Gasteizen barna bizikleta martxak egin behar zuen ibilbidean martxistek biluzik ateratzea erabaki zuten. Tropela abiatzeko prest zegoenean Udaltzaingoa azaldu zen eta biluzik zeudenei janzteko agindu zien 30.000€-ko gizonengana eta titiak agerian zituzten emakumeengana joan dira zuzenean eta martxa ez zela irtengo arropa jantzi arte jakinarazi zieten. Ertzaintza gerturatu zela ikusita, manifestariek arropa janztea erabaki zuten, martxa arazorik gabe atera zedin. Azkenean abiatu ziren, nahiz eta gizon asko titiak erakutsi soilik emakumeei exijitu bait zitzaien bularrak estaltzeko.

Martxa, 19.15 inguru, Bakea kalera iritsi zen, aurrean eta atzean udaltzainak zeudela, eta Ertzaintzaren hiru furgoneta atzetik jarraitzen zutelarik. Bertan, Udaltzaingoak martxa gelditu zuen eta bi udaltzain motordun txirringa multzoaren erdian bortizki sartu ziren, biluzik zegoen martxista bat harrapatu nahian. Gertakari arriskutsu honek partehartzaileen protestak eragin zituen. Hori dela eta, udaltzainek bizikleta batzuk partehartzaileen kontra bultzatu zituzten bortitzki, eta gainera, borra luzagarriak erabili zituzten martxisten aurka. Eraso horren ondorioz, emakume bat larrialdietara eraman zuten, bi zauri hanketan eta hezur fraktura bat eskumutur gainan zituelarik. Biluzik zegoen laguna, denbora luzez erretenitu zuten eta martxa ez zen abiatu berak arropa jantzi eta identifikatu arte.

Manifestazioa tren geltokira iristerakoan, 19.45ak inguru, bigarren polizi erasoa pairatu zuten txirrindulariek. Berriz ere oso modu bortitzean, udaltzainak multzo erdira sartu ziren eta bi lagun atera zituzten, istiluen aurkako ertzainek manifestariak ingururatzen zituztelarik. Ordu erdi pasata, bi lagun hauek identifikatu ondoren, askatu zituzten. Bati, lepoan ukabilkadak eman eta gero, mehatxu egitea leporatu diote, eta besteari, istiluak eragitea. Sinestezina iruditzen zaigu, gorputz biluziak manifestazio bat eteteko aitzakia izatea lurra suntsitzen duten egitasmoak legezko izateaz gain, etekin oparo pribatuak iluntasunez bultzatzen diren bitartean Guztiz baketsua zen bizikleta martxaren aurkako neurrigabeko bortizkeria hau salatu nahi dugu eta ez dugu etsiko, desobedientzia erabiliz, azpiegitura xahutzaile hau gelditu arte.

Argazki gehiago...

Etiquetas: