Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop Gipuzkoa elkarteok Espainiako gobernuak EAEko Etxebizitza Legeari Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko asmoa iragarri duela eta, honakoak adierazi nahi ditugu:
1.- Estatuko gobernuak EAEko Etxebizitza Legeari helegitea jartzeko asmoak ez duela legea bertan behera uzten epaitegiek ebazpen bat eman bitartean.
2.- Ez gaituela berri honek harritu, PPren gobernua autonomia erkidegoetan Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasota dagoen etxebizitza eskubidea eraginkor egiteko abian jartzen ari diren lege guztien aurka egiten ari baita sistematikoki.
3.- Lakuako Gobernuak Gasteizko Legebiltzarreko akordioak ez errespetatzea salatzen dugula. Hain zuzen ere 2014ko apirilaren zazpiko akordioa etxebizitza publikoetako maizterrei buruz eta orain EAEko Etxebizitza Legea bera. Izan ere legea betetzearen aurkako jarrera erakusten duten adierazpenak egin dituzte, eta Espainiako Gobernuarekin bat egin dute 35 urte ondoren onartu den lege hau konstituzioaren aurkakoa dela esatean.
4.- EAEko Etxebizitza Legea gure erkidegoan bizi dugun larrialdi egoerari aurre egiteko beharrezko tresnatzat dugula, baina beste edozein lege bezalaxe
ezerezean geratuko da legea bete eta garatzeko borondate politikoa eta abian jartzeko aurrekonturik ez badaude.
5.- Badakigula lege hau etxebizitza gutxi batzuen negozioa izan ordez herritarren eskubidea izan dadin estatuan ematen ari diren beste aurrerapausoen artean bat gehiago bakarrik dela, adibidez Kataluniako Parlamentuan onartu den lege-ekimen herritarra.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1198 irakurketak
- Castellano