2014ean 5952 bidasotar lanik gabe, 2013an baino 5 pertsona gehiago

parodiciembre2014Kimu berdeak, dirudienez, Lakuan, Moncloan eta CEOE, Confebask eta Adegiko bulegoetan bakarrik hazi dira. Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, azken urtean 37 lagun gutxiago daude langabezian Irunen, baina 42 lagun gehiago Hondarribian.

Abenduan, Irunen, 90 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5012 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,0 hain zuzen.

Hondarribian berriz, 21 behargin gehiago daude langabezian abenduaren amaieran. Egun, 940 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,6.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,9koa da (% 17,0 Irungoa eta % 11,6 Hondarribikoa), % 13,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,3 da.

Etiquetas: