Irungo eta Hondarribiako herritarrek aukera izango dute, hil honetan, haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro zertan inbertituko den erabakitzeko. Irungo zenbait auzo-elkarte eta bestelako eragileen laguntzari esker, parte hartze tailerrak egin ahalko dituzte GFAko teknikariek eta herritarrek. Horretaz gain, herritarrek proposamenak egin ahalko dituzte www.aurrekontuahobetzen.eus webgunean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa publikoa herritarrekin konpartitzeko ekimena jarri zuen abian, joan zen apirilean, Gipuzkoako 9 eskualdetan. Partaidetzako Aurrekontuak ekimenaren bitartez, datozen lau urteotako foru aurrekontuen 20 milioi euro jarri zituen Aldundiak herritarren esku, prozesu parte hartzaile baten bidez, haien eskualdeak hobetzeko proiektuak erabaki zitzaten.
Eskualde guztietako udalak eta garapen agentziekin elkarlanean, herritarrek eta herri mugimenduek haien eskualdea hobetzeko proposamenak egin zituzten joan ziren apirilean eta maiatzean. Guztira, 1.000 inguru proposamen egin zituzten.
GFAko asmoa zen Bidasoaldeko herritarrek ere, beste 9 eskualdeetan bezala, ekimenean parte hartzea, baina Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirik garapen agentziak Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzeari uko egin zioten. Laguntza ez emateaz gain, prozesua gauzatzeko oztopoak ere jarri izan ditu Udalak. Horrek zaildu du parte hartze prozesuaren hedapena eta Bidasoaldeko herritarrek ezin izan dute erabaki, gainontzeko gipuzkoarren moduan, haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro zertan inbertitu.
Irtenbidea bilatu asmoz, Irungo eta Hondarribiako herritarrei haien eskubidea bermatzeko asmoz, Foru Aldundia Irungo auzo-elkarte, bestelako eragile eta herritar oroetara jo zuen haien laguntza eskatzera. Auzo-elkarte batzuek jadanik aurrerapausoak eman dituzte eta, Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzaren teknikariekin batera, bihar bertan parte hartze tailerra izango da.
IRUNGO TAILERRA
Eguna: ekainak 5
Lekua: Elatzeta ikastetxe publikoa
Ordua: 19:00
Horretaz gain, interneten bidez ere, www.aurrekontuahobetzen.eus webgunean, Bidasoaldea hobetzeko proposamenak egin ditzakete irundarrek eta hondarribiarrek. Ekainaren 21 arte.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1204 irakurketak
- Castellano