Donostialdeako PTP: Metroaz Alegazioak egiteko deia

Alegazioak aurkezteko epean dagoen Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (PTP-ZLP) herritarrengandik oposizioa piztu duten hainbat egitasmo jasotzen ditu:tarteanDonostiako hirian Metroa eraikitzeko egitasmoa dago. Hori dela eta,pertsona eta talde guztiei “Donostialdeko Metroaren pasantea” deitzen den proiektua Planetik kentzea eskatzeko prestatu ditugun alegazioak helarazi eta horiek izenpetzekoeskatzen dizuegu (satorralaia.wordpress.com).

Alegazioak sartzeko:
1. Egin kontu, alegazioak sartzeko azken eguna azaroak 13 ostirala da.
2. Dokumentuaren bi kopia atera eta datuak bete (izenak, NAN, helbidea, sinadura...)
3. Eusko Jaurlaritzak Alderdi ederren duen egoitzan sar daitezke alegazioak (Andia kaleako egoitza hori astegunetan egun osoan irekita dago, arratsaldeko 8ak arte). Hor kopia bat erregistratu eta bigarren kopia seilatuta zuretzat gorde.
4. Beste aukera bat, alegazioak postazJaurlaritzara bidaltzea da: kasu honetan, helbidea eta korreoa nori zuzendu behar zaion azaltzen da alegazioaren azpitituluan. Hala eginez gero, Posta bulegora bi kopia eraman eta korreo “certificado” moduan bidaltzeko eskatu (kopiabat seilatutazuretzat gordez).

Donostiako auzoetan asanblada informatiboaketa manifestazioa abenduaren 12an:
Bestalde, datozen egunetan Donostiako auzoetan asanblada informatiboak egingo dira Metroaren auziari buruz:
-Amara Berrin: azaroak 3 asteartean7’30etan Ernest Lluch Kultur Etxean.
-Antiguan: azaroak 10 asteartean 7etan Lugaritz Kultur Etxean
-Añorgan: azaroak 11 asteazkenean 8etan Añorga-Txikiko auzo elkartean
-Egian:azaroan 12 ostegunean 7’30etan Egiako Kultur Etxean
-Martutenen: azaroak 16 astelehenean 7etan “El Pilar”eko auzo elkartean
-Ategorieta-Ulian:azaroak 18 asteazkenean 7etan Uliako auzo elkartean

Halaber, Ibaetako unibertsitatean, Grosen, Loiolan, Intxaurrondon eta Altza-Bidebietan egingo dira asanblada informatiboa (tokiak eta egunak orain finkatuko dira).

Ekintza informatiboen buruanmanifestazioa egingo da, abenduak larunbatean 12:00etan Easoko Plazatik abiatuta, “Beharrezkoa ez delako, Metroari ez!” lemapean.

Beraz, alegazioak sartzeko animatzen zaituztegu

Metroa gelditzeko Donostiako Bizilagunen eta elkarteen batzarra

Etiquetas: