EL ESPAZIOko jarduerak apirilean

1- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: apirilaren 13an - 16,00etan, , El Espazion.

2.ENPLEGU BILA. CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: Apirilaren 14ean. 09:30ean, El Espazion.

3.- NAZIOARTEKO LAN MUGIKORTASUNA ( ITALIA, PORTUGAL ETA FRANTZIA)
Lanaren eta lanbidearen gaineko informazioa trukatzeko jardunaldia, bideokonferentziaz, aipatutako herrialdeetako aholkulari teknikoekin.
Laguntzaileak: ERROMAKO, GENOVAKO, OPORTOKO, LIMOGESEKO, NANTERREKO ETA BIDASOKO Cités de Métiers direlakoak.
Data:apirilaren 21 eta 22an, , El Espazion.

4.- INTERNET ETA LANA BILATZEA. POSTA ELEKTRONIKOA SORTZEA ETA ERABILTZEA
Lana bilatzeko posta elektroniko bat sortu edo erabili behar duten pertsonentzat. (iraupena: 3 ordu)
Datak: apirilaren 16 an. El Espazion

5.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN. Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu)
Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: Apirilaren 13 eta 28an. 09:30tan, El Espazion.

6.GIZARTE SARAK ETA LANA BILATZEA: TWITTER ETA LINKEDIN
Ezagutu nahi al dituzu lana bilatzeko ezagunenak diren gizarte sareak? Erregistratzeko aukera ematen dizugu; gainera Twitterren eta Linkedinen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeko.Ezinbestekoa da posta elektronikoa erabiltzeko moduan eta CV-a eguneratua edukitzea.
Data:Apiralen 17an, 09:30tan El Espazion. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara. Orduak: 3

7.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE....
Datak: Apirilaren 20an. 09:30etan, El Espazion.

8.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa.
Data: Apirilaren 14 eta 28 an, 9:00etan, , El Espazion.

9.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak.
Datak:Apirilaren 23 an . 09:30ean, El Espazion.

10.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.
Data: Apirilaren 29an, 12:00etan, , El Espazion. Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

11.- SORTU ZEURE CV ETA KUDEA EZAZU POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ( 3 ORDU)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.
Datak:Apirilaren 16an. El Espazion

13. NORBERAREN HAUTAGAITZA. ENPRESEN ZERRENDAK LORTZEA
Enpresek kontratazioak egiteko beharrari aurre hartu nahi badiozu eta haiekin harremanetan zuzenean jarri nahi baduzu, hauxe da zure tailerra. Enpresa espezifikoak bilatzen ikasiko duzu, webaren bidez, datu-baseetan eta enpresa katalogoetan, eta zure hautagaitzak planifikatzen ere ikasiko duzu. Posta elektronikoa erabil dezazun, zure CV-a informatika artxibo batean eduki dezazun eta Internet erabiltzen jakin dezazun, ez duzu besterik behar.
Data:apirilaren 30ean , Ordutegia:9:00 tan, , El Espazion.

14.ENPLEGUA BILATZEA. KURRIKULUMA ETA AURKEZPEN ESKUTITZA (3 orduko iraupena)
Curriculum eta aurkezpen gutunen eredu egokienak jakiteko eta zure lan profilarekin ongien egokitzen dena
prestatzeko tailerra. Tailerra euskaraz emango da
Data: apirilaren . 24ean, 10 etan El Espazion.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan; Anaka 27, IRUN

Etiquetas: