Surfa eta mugaz gaindiko integrazioa

Bidasoa bizirik.- “Mugaz gaindiko integrazio Programa Esperimentala” aurrera eramaten ari da Irungo HLHIko ikasleentzat eta Hendaiako Udaleko gazteentzat.

Mugaz gaindiko programa honetan Hasierako Kualifikazio Profesionaleko Programako eta mugaz bi aldeetako Lanbide Heziketako Prestakuntza  zentroetako gazteak ari dira parte hartzen, hamabost eta hemezortzi urte bitartekoak.

Hainbat adituren ustez, kirola da Europar Batasuneko herritarrengan eragin handienetako jarduera-eremu bat eta herritarrak hurbiltzen ditu haien adina eta gizarte jatorria edozein delarik ere.

Surf saioak Hendaiako Itsas Gizonak Lehena Sarl École de Surf zentroan eta ekainean amaituko dira.

Bidasoa bizirik kolaboratzailea izan da Euskal Herriko Unibertsitateak lideratzen duen ekimen honetan.

Etiquetas: