Euskal Selekzioen aldeko Mendi Martxari ongietorria Hondarribian

kartelaEuskal selekzioen aldeko Mendi martxa antolatu da urtero moduan. Aurtengo edizioa, abuztuaren 1ean hasi zen Algortan eta datorren larunbatean Ziburun amaituko da, eta bihar, ostirala, Hondarribira iritsiko dira martxalariak.

Mendi Martxari ongietorria egiteko ekitaldi bat antolatu da San Pedro arratsaldeko 20.30etan.

Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero urtero leial izan da bere zitari, jada 14 edizio burutu direlarik. Udaberriak ESAITen desagerpenaren berri ekarri badigu ere, ESAITek eta Mendi Martxak amestutako helburuak bizirik diraute.

Laburbilduz xede nagusia hauxe litzateke, kirol arlo desberdinetan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzeko eskubidea defendatzea.

Aurten Mendi Martxak euskal kostaldea zeharkatuko du "Euskal Selekzioa Martxan, kosta ala kosta ofizialtasuna!" lelopean eta bihar Hondarribira iritsiko da.

Etiquetas: