Diseinuaren alde egin dute agroelikadurako enpresek, AGRO Desing Pack-i esker

Agroelikaduraren sektoreko enpresen garapenaren alde apustu egiten jarraitzen dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Proiektu honek Irun Factory-n hasitako lan ildoari jarraipena ematen dio. Hiriko sortzaileen enpresa ekimenak babesten dituzte. Hondarribian ere, diseinua kontuan hartu dute ekonomia sustatzeko azken ekimenetan. Artisauekin eta diseinatzaileekin lanean ari dira, pieza berriak sortzeko proiektu batean. Herriko komertzioek ere bat egin dute aurten proiektuan.

Oraingoan, ondorengo helburua dute: eskualdeko diseinatzaileen laguntzaz, parte hartzen duten agroelikadurako enpresek ontziaren diseinu berria egin dezaten, merkatuko tendentziak kontuan hartuta.

Horrela, eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko lanean segitzen du Bidasoa Bizirik-ek. Gainera, diseinua enpresa industrialean txertatzeko lanean ere ari da.

Parte hartuko duten enpresak
Bidasoa Bizirik-ekin ia bost urteko elkarlana izan duten agroelikadurako enpresak hautatu dituzte. Sei enpresa dira:  Precocinados Elatzeta, Sofresal, Ola Sagardotegia, Ondartz Ederra, La Fábrica de Migas eta Amona Margarita Okindegia.

Disenatzaileak
Estudio gráfico marmita, Eduardo Piedrola Nadal, Comunicación Gráfica Plan cuatro, Ando Diseñando, Bibat, Imago Comunicación, Pieza Komunikazioa y Artitadeto.

Garapena
Diseinatzaileen eta agroelikadurako enpresen arteko lehen topaketa urriaren 7an izango da. Hasteko, sektoreko enpresentzat packaging-ak duen garrantzia azalduko dute. Agroelikaduraren sektoreko enpresa nazional eta internazional ezagunek egin dituzten berrikuntzei buruzko hitzaldia emango dute Kunsthal arte plastikoetako eta diseinuko zentroko ordezkariek.

Ondoren, agroelikadurako enpresen eta diseinatzaileen arteko mahai ingurua egingo dute. Enpresek bost minutuko azalpenak emango dituzte, packaging-arekin izan dituzten arazoei buruz. Egungo diseinuak azalduko dituzte, baita etorkizuneko beharrak ere.

Urriaren 7ko saioa bukatzeko, banakako bilera txikiak egingo dituzte. Diseinatzaileek packaging proposamenak egingo dizkiete hautatzen dituzten enpresei.

Agroelikaduraren sektoreko enpresek aukeratuko dute zein diseinatzailerekin lan egin nahi duten hurrengo hilabetean. Epe hori amaitzean ikusi ahal izango dugu packaging diseinu berri horien maketa.

Aurrekariak
InnovMugabe 2x2 programaren baitako “GureGOURMET” proiektuan, 120 kontsumitzailek haien iritzia eman zuten, eta agroelikadurako produktuak baloratu zituzten. Ekimen horretan antzeman zuten enpresen beharra. Horregatik jaio da Agro Desing Pack proiektua.

Bestalde, Agroelikaduraren II. Foroan, Frantziako enpresekin harremanetan jarri ziren eskualdeko enpresak. Horrek banaketa bide berriak ezagutzera eraman ditu. Bide horiek ontziei buruzko eskakizun bereziak dituzte. Berdin berrikuntza programekin. Horiei esker, zerbitzu aurreratuetako eskualdeko beste enpresa batzuekin batera, produktu berriak sortu dituzte. Orain, neurrira egindako ontziak behar dituzte produktuok.

Agroelikadurarekin lotutako beste ekintza batzuk ere martxan daude. Tokiko ekoizleei buruzko informazio liburuxka, esaterako.

Hiriko sortzaileen sektorea indartzeko eta babesteko lanean ari dira Irun Factory-n. Sektorearen kokatzea eta lehiakortasuna hobetzeko asmoz landutako formazio ildo oso bat sortu dute, ondorengo ideia frogatuz:proiektu hibridoak sor daitezke, sare industrialaren eta enpresen eta hiriko ekintzaileen ahalmen sortzailea konektatuko dituztenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera finantzatutako proiektua da, enpleguaren dinamizazio endogenoko programaren baitan.

Etiquetas: