EL ESPAZIOko jarduerak maiatzan

1- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio    akademikoa    eta    profesionalari    buruzko    informazio    eta    kontsulta    zerbitzua,    gazteei zuzendua.
Data: maiatzaren 4ean - 16,00etan, , El Espazion.

3.ENPLEGU  BILA.    CURRICULUMA  ETA  AURKEZPEN  GUTUNA  (iraupena:  3  ordu).
Curriculum  eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: Maiatzaren 11an. 09:30ean, El Espazion.

4.LANBIDE HEZIKETA, ETORKIZUNA DUEN PRESTAKUNTZA gaiari buruzko jardunaldia
Mintegi honetan eskualdean lanbide heziketaz dagoen informazio guztiaren berri izan dezakezu, eta zalantza guztiak argitzeko aukera, prestakuntza  hori ematen duten  zentroetako profesionalekin.  Lan egiteko aukerei buruzko  informazioa  ere  eman  ahalko  dizute.  Parte  hartzen  duten  enpresek lanbide  heziketako  ziklo desberdinetako zer-nolako profesionalen beharra dagoen azalduko dute.
Data: Maiatzak 13. Noren eskutik: Irungo Lanbide Heziketako Zentroak eta Bidasoaldeko Enpresak

5.- NAZIOARTEKO LAN MUGIKORTASUNA ( ITALIA, PORTUGAL ETA FRANTZIA)  
Lanaren   eta   lanbidearen   gaineko   informazioa   trukatzeko   jardunaldia,   bideokonferentziaz,   aipatutako herrialdeetako aholkulari teknikoekin.
Laguntzaileak: ERROMAKO, GENOVAKO, OPORTOKO, LIMOGESEKO, NANTERREKO ETA BIDASOKO Cités de Métiers direlakoak.
Data:Maiatzaren  27 eta 28an , El Espazion.

6.- INTERNET ETA LANA BILATZEA. POSTA ELEKTRONIKOA SORTZEA ETA ERABILTZEA
Lana bilatzeko posta elektroniko bat sortu edo erabili behar duten pertsonentzat. (iraupena: 3 ordu)
Datak:  maiatzaren  12 eta 25ean. El Espazion

7.-ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu)
Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: Maiatzaaren 13 eta 28an. 09:30tan, El Espazion.

8.GIZARTE SAREAK ETA LANA BILATZEA: TWITTER ETA LINKEDIN
Ezagutu  nahi  al  dituzu  lana  bilatzeko  ezagunenak  diren  gizarte  sareak?  Erregistratzeko  aukera  ematen  dizugu; gainera Twitterren eta Linkedinen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeko. Ezinbestekoa da posta elektronikoa erabiltzeko modu an eta CV-a eguneratua edukitzea.
Data:maiatzaren 15ean, 09:30tan El Espazion.

9.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ....
Datak: Maiatzaren 5 eta 19an. 09:30etan, El Espazion.

10.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa.
Data: Maiatzaren  12  eta 26 an, 9:00etan, , El Espazion.

11.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak.
Datak: Maiatzaren  7 eta 21ean . 09:30ean, El Espazion.

12.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa:  lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.
Data: Maiatzaren  27an, 12:00etan, , El Espazion. Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

13.- SORTU ZEURE CV ETA KUDEA EZAZU POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ( 3 ORDU)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.
Datak: Maiatzaren 20an. El Espazion  

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan; Anaka 27, IRUN

Etiquetas: