Badatoz V. Formazio mintegiak "Herri jantzia, garaipenaren hazia"

Beste urte batez, datorren ekainaren 13an Donostian “Herri jantzia, garaipenaren hazia” V. formazio mintegiak burutuko ditugu. Aurten gainera, Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean burutuko dugu lehen jardunaldia.

http://issuu.com/askapena/docs/herrijantziav (irakurtzeko)

Aurtengoa bostgarren formazio mintegiak izango ditugu. Izan ere formazio politikoa oso beharrezkoa dela argi baitugu. Garrantzizkoa da kapitalismoak zein inperialismoak Euskal Herrian edo bestelako herri zapalduetan aurrera daramatzan erasoaldiak ezagutzea. Eta beharrezkoa da, zapalketa hauen aurrean altxatzen diren herri borroka esperientzia ezberdinak ezagutzea. Azken batean begirada altxatu eta  herriok etsai bera dugula ulertzea da gure asmoa eta beraz, hango zein hemengo borrokaren arteko garrantzia. Gauzak aldatzeko, ikusi behar dira, ikasi, ulertu eta sentitu. Beraz, irakaspenez, pentsamenduz, hausnarketaz, esperientziaz… herria janztea da gure asmoa, Euskal Herri aske, burujabe eta internazionalista baten bidean aurrera egin eta garaipena eskuratzeko.

Ekainaren 13an, formazio saioekin Donostiko Kortxoenean Gaztetxean (Gros) jarraituko dugu. Oraingo honetan, Europatik Espainiar Estatura egingo dugu salto eta bertan kokatuko dugu begirada. Izan ere krisi testuinguruan herrien askapen borroketan aukera eta noski, arrisku berri asko zabaldu dira eta hauen gaineko analisia egitea garrantzizkoa da. Europatik Espainiara eta jarraian Euskal Herrira. Epaiketa politiko eta sententzien aurrean bereziki azken urteetan abian jarri den herri erresistentzia uholde laranja izango dugu mintzagai, herriak harresiak eta desobedientziaren indagurnea eta ahulguneak gure herriaren askapena borrokak. Azkenik saioari amaiera emateko berriz ere begirada mundu zabalerako irekiko dugu, kasu honetan emakumeen zapalkuntzaren adibide ezberdinak aztertu eta beraz, herrian herri borroka feministaren forma eta aukera ezberdinez hitz egiteko. 

Egunari amaiera emateko, ekainaren 13an Donostian AHT GELDITU ORAIN! lemapean burutuko den manifestazio deialdiarekin bat, gure ahotsak aldarriarekin bat egingo ditugu.

Donostiko formazio saioetan parte hartzeko idatzi herrijantzia@askapena.org helbidera.

Etiquetas: