Toki Alai hirugarrenak Euskadi taldetako infantil xake txapelketan

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Larunbat goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.

Gure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall,  Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.

Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.

Etiquetas: