Irunen jadanik ez dago krisirik

PP-k eta PNV-k, egunez egun, hazkunde ekonomikotaz, krisia atzean uzten dugula, indarberritze ekonomikotaz ari dira. Nik ere Irunen jadanik krisia ez dagoela esan dezaket, baina joan den astean jakitera eman dituzten datuek ezeztetzen diete: 250 langabe gehiago urtarrilan Irunen.

Gure eskualdean bakarrik haunditzen dena Lanbide bulegoan dagoen langabezi zerrenda da.

Datuen arabera, azken hilabetean 260 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 250 pertsona Irunen eta 10 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5262 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,9 hain zuzen. Iazko urtarrileko hilabetearekin konparatua 29 langabe gehiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko urtarriletitik aurtengora 31 pertsona gutxiago daude langabezian. Gaur egun 950 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,5koa da (% 17,9 Irungoa eta % 11,7  Hondarribikoa), % 13,8 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,9 da.

Langabeziak, nekazaritza eta arrantza salbu, sektore guztietan egin du gora, zerbitzuak bereziki 237 lanpostu galtzen.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.  Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: