Bidasoaldean Foru Aldundiaren Partaidetzako Aurrekontuen ekimena martxan jarraitzen du

IMG_2821Irungo eta Hondarribiko herritarrak aukera izaten ari dira, hil honetan, haien eskualdea hobetzeko 2 milioi euro zertan inbertituko den erabakitzeko.

Irungo zenbait auzo-elkarte eta bestelako eragileen eta herritarren laguntzari esker, parte hartze tailerrak egiten ari dira GFAko teknikariek eta herritarrek. Pasa den ostiralean lehenengoa burutu zen eta hurrengo egunetan beste bi gauzatuko dira:

IRUNGO TAILERRAK:

Eguna: ekainak 16
Lekua: Lakaxita  (Anaka kalea, 20)
Ordua: 19:00

Eguna: ekainak 18
Lekua: Caritasen egoitzan  (Jose Eguino 9-10, trasera)
Ordua: 19:00

Beste aldetik, Hondarribiko udalaren laguntzarekin, tailer bat antolatu da hondarribiarrek bere proposamena egin ahal izateko:

HONDARRIBIKO TAILERRA:

Eguna: ekainak 15
Lekua: Kultur etxea  (Denda kalea 18; Gela 103.)
Ordua: 19:00

Lehenengo fase honen helburua proposamenak jasotzea da eta tailer hautaz gain, Ekainaren 21a arte Bidasoaldeko herritarrek proposamenak egin ahalko dituzte www.aurrekontuahobetzen.eus webgunean.

Postontzien bidez ere proposamenak egiteko aukera izango da ere bai. Irunen  Elkarteetan jartzen ari diren postontzietan bidez eta Hondarribian zenbait tokietan jarriko diren postontzietan (Udaletxea; kiroldegia; Arraun Elkartea; Anbulategia; Turismo bulegoa). Epea Ekainaren 21 arte izango da ere bai.

Hurrengo fasean, jaso diren proposamenak bildu eta herritarrek aukeraketa bat egingo dute uztailan.

Animatu zaitezte parte hartzera!

Etiquetas: