Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak, Irungo erdiguneko auzo elkartea “Ensanche”rekin batera, “EnSanJuan2” proiektuan aurreikusita zegoen hotel ekipamendurako gordetako eremua txukundu dezan eskatzen dio Irungo Udalari
Lau urte igaro dira San Juan-Etxeandia eremuko berriz urbanizatzeko lanak amaitu zirenetik eta epe motz-ertainerako guztiz utzitako eta zaindu gabeko lurzorua utzi dute.
Elkarte honetatik onartezintzat dugu gure hiriko bihotzean lurzoru hori horrelako egoera tamalgarrian izatea.
Irungo Udalari eta bereziki Jose Antonio Santano Alkateari, urtarrilak 30ean Alde Zaharra San Juango auzokideekin hartu zuen konpromisoa, “Azterlan bat egitea egungo lurzoru horri duintasuna emateko, toki horretako behin betiko erabilera zehazten den bitartean.” epe motzean errealitate bihurtu dezan eskatzen diogu.
Elkarte honek hainbat alditan adierazi du Udaletxeak, Alkateak eta talde munizipalek ezagutzen duten proposamen zehatza.
Behin behineko irtenbidea proposatzen dugu, lurzoru hori eremu berde eta aisialdirako bilakatzea, hotel ekipamendua eraikitzearen proiektuari ekin ahal izan arte. Lorategiak, zuhaitz txikiekin, hiriaren erdigunean aisialdi eremuak sortuaz hiritarrentzat beharrezko azpiegiturarekin (iturria, paperontziak, bankuak….). Aldi berean, ekintza honekin batera, Taxi geltokiko antolamendua, teilape batekin hornitu eta leku berean dagoen moto aparkalekua antolatzea ere proposatzen dugu.
IRTENBIDE hau, auzorako eta hiriaren erdigunerako BEHIN BEHINEKOA ETA BEHARREZKOA dela azpimarratu nahi genuke.
Irungo Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea - AVV del Centro de Irun “Ensanche”
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1593 irakurketak
- Castellano