Autoenplegu tailerrak urtarrilean

imagenFiskaltza tailerrak antolatu ditu Autoenplegu Departamentuak mikroenpresentzat. Urtarrilaren 12an, astelehena, eta 22an, osteguna, izango dira, 14:00etatik 16:00etara. Tailerraren helburua enpresa txiki bat sortzean kontuan hartu beharreko gai fiskalei buruzko oinarrizko informazioa ematea da. Erantzun beharreko betebehar fiskalen berri ere emango du tailerrak.

Urtarrilaren 26an, astelehena, eta 29an, osteguna, “Zure negozio ideiaren inguruan hausnartu CANVASarekin” tailerra egingo da, 9:00etatik 13:15etara. Negozio ideia definitzeko laguntza eskainiko du tailerrak, bezeroak segmentuetan banatzeko baliabideak emanez.

Tailerra praktikoa izango da, eta taldeko ikasketa prozesua izango du oinarri. Esperientzien eta ikuspuntuen elkartrukea bilatuko du, proiektu bakoitza aberasteko asmoz. Irene Martinezek gidatuko du ikastaroa.

Bidasoa Bizirik-ek antolatu ditu bi tailerrak, eta Irun On planaren parte dira. Irun Ekintzan hiriko enpleguaren eta ekonomiaren garapenerako hitzarmenaren baitan dago plana.

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, Bidasoa Bizirik erakundeko Autoenplegu Departamentura dei daiteke: 943 633 937.

Etiquetas: