Nazioarteko merkataritza libreko itunen aurkako astea

2. DSC_4993ab.jpgEH TTIP EZ.- Atzo, urriak 10, Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, demokrazia, lan, ingurugiro eta osasun eskubideen babesa mehatxatzen dituzten eta emakume eta gizonen ondasun eta baliabideetara iristeko aukeren arteko desberdintasunak areagotzen dituzten merkataritza itunak gaitzesteko kalera atera gara. Gainera, itun hauek eskala txikiko eta kalitatezko nekazaritza, elikadura eta farmazia arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, etab. arriskuan jartzen dituzte, inbertsore handien eta empresa transnazionalen interesak gu guztion interesen gainetik jarriz.

Gizartearen erakusgarri moduan, Iruña, Gasteiz, Bilbo eta Donostian mosaiko sinboliko batzuk egin ditugu, TTIP, CETA eta TISAren aurka milaka euskal herritarrek, Giza Ekimen Europearra sinatuz agertu duten errefusa irudikatuz. Ekimen honek, bere bidearen amaieran, 3.260.000 europearren babesa jaso du, europear eskalan sinadura bilketan marka guztiak apurtuz eta merkataritza libreko itunen aurkako jarrera esanguratsuan bilakatu delarik. Europear Batasunaren barruan demokrazia izpirik balego, ez luke aurrera jarraituko akordio hauekin, ez behintzat herritarrei galdeketa egin gabe.

Urrian Bruselan elkartuko diren martxak ere gogora ekarri nahi ditugu. Martxa hauek laztasuna, txirotasuna eta prekarietatearen aurka borrokatu nahi dute, baita TTIPa gaitzestu ere; eta Nazioarteko Pobreziaren Kontrako Eguna, gaur egungo eta etorkizunerako diseinatutako merkatal politika hauek direlarik aberats eta pobreen arteko desberdintasunak areagotzen dituztenak, baita planeta ustiatzen dutenak ere.

Norberekeriaren ideologia berri hau arbuiatzen dugu, gutizia eta ankerkeria zapaltzaileak. Izan ere, politika hauek dira gizartea langabetasun tasa onartezin, pobrezia eta eskastasunera bultzatu dutenak. Hala ere, politika hauek guztiak, TTIPa bezala, lana sortu, ekonomia bultzatu eta enpresa txiki eta ertainen laguntza moduan babestuak izan dira.

Berdintasuna, benetazko lanpostuen sorrera eta lan eskubideen babesaren alde borrokatzen dugu. Baita giza eskubideak, ingurumen justizia, zerbitzu publikoen babesa, giza baliodun jabetza intelektuala eta herrien benetako demokraziaren alde ere. Horregatik, erabaki nahi dugu eta TTIP, CETA eta TISAri ezetz esan.

Etiquetas: