Bisitari asko izan dira Bidasoa eskualdean Konstituzioaren Zubian

1934 bisitari izan dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 2015eko Konstituzioaren Zubian. 1557 bisitari hurbildu dira Arma Plazako bulegora, 187 Kirol Kaian dagoenera, eta 190 Irungo Luis Marianokora.

Hotelen okupazioa
Konstituzioaren Zubian zehar, hotelen okupazioa %80,75ekoa izan da. Irunen, %82,63koa, eta Hondarribian, %80,93koa. Eskualdeko bi hotelek %95eko okupazioa izan dute. Ostatu hartu duten bisitariek, 1,78 gau pasa dituzte, bataz beste.

Hotelen okupazio handia 2015ean
2015 urte osoan Bidasoa eskualdeko hotelek izan duten okupazioaren balorazioa oso positiboa da, abenduko hurrengo asteetako datuak falta badira ere. Aste Santuan hotelen okupazioa %88,46koa izan da. 2014an, aldiz, %76,36koa izan zen. Udaran, hotelen okupazioa %86,18koa izan zen uztailan, eta 94,40koa abuztuan. 2014an, %75,29koa eta %87,75ekoa izan zen. Urteko bataz bestekoa %64,78koa izan da aurten, eta kontuan hartu behar da hilabete batzuetan turisten kopuruak behera egiten duela nabarmen. Ia 10 gutxiagokoa izan zen bataz bestekoa 2014an: %56,50.

2015ean jasotako kontsultak
Orain arte, 97.152 kontsulta jaso dira Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko, eta Irungo Luis Marianoko turismo bulegoetan. Galderak egin dituztenen %12,76 atzerritarrak izan dira, %19,94 Frantziakoak, eta %67,30 Espainiako Estatuko beste tokietakoak.

Etiquetas: