Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren. Bagenekien atxilotuak eta torturatuak izan gintezkeela, gaztaroa kartzelan pasa genezakeela, agian etxetik alde egin behar izango genuela dena utziz, familia eta lagunak barne, eta agian etxera itzuli ere ez ginela egingo. Bagenekien gure etsaiek, hilik ikusi nahi gaituztenek, epaituko gintuztela, dena irabazi ala dena galtzea ari ginela jokoan jartzen. Bidetik kideak galduko genituela bagenekien eta ehunka galdu ere. Hori guztia bagenekien eta hala ere borrokan murgiltzea erabaki genuen.
Egungo testuinguruan bada errepresaliatu politikoen inguruan bereziki kezkatzen gaituen zerbait. Urteak joan urteak etorri, 2015ean 400 kide baino gehiago ditugu preso, haien artean oraindik 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat. Beste askok erbestean jarraitzen dute errepresioari izkina egiten. Gure borrokaren helburu estrategikoak ez dira oraindik bete. Gure Herriak oraindik ez du zapalkuntza nazionala ezta klase esplotazioa ere gainditzea lortu. Eta hori da hain zuzen ere gakoa: gatazka politikoa gainditzen ez den bitartean errepresaliatu politikoak egongo dira eta errepresaliatu politikoak dauden bitartean ezinezkoa izango da gatazka konpondutzat eman. Hori barneratu ezean irtenbiderik gabeko labirinto batean galdurik egongo gara.
Zoritxarrez, kartzeletako giltzak ez daude gure esku. Armen indarra ere ez. Biak ala biak etsaiaren eskuetan daude. Horrek ez du esan nahi etsi behar dugunik, inolaz ere. Horrek esan nahi du estatuak behartzeko Herria ideologikoki janzteko lan ikaragarria egin behar dugula, ideologizazioa eta formazioa baitira armarik eraginkorrenak borrokalari iraultzaileontzat. Errepresaliatuen estatus politikoaren onarpenaren alde egin behar da eta ez kontrakoaren alde. Soilik Herriak onartzen baldin badu gatazka ez dela konpontzen gatazkan parte hartu duten militante politikoak aske izan gabe, soilik orduan topatu ahal izango dugu benetako irtenbide bat, eta horrek izen bat dauka: amnistia.
Giza eskubideen inguruko diskurtsoak zilegiak izan daitezke baldin eta errepresaliatuen izaera politikoa ezkutatzeko balio ez badute. Zer dela eta aplikatzen zaizkie sakabanaketa, bizi osorako espetxe zigorra, FIES, preso gaixoekiko erabiltzen duten etsaiaren zuzenbide penala eta abar luzea? Gure kideen izaera politikoagatik aplikatzen zaie, hain zuzen ere. Horretaz gain, errepresaliatu politikoen despolitizazioak euren kriminalizazioa errazten du, herriaren begietara delinkuente edota kriminal bihurtzen dituelako, eta horrek estatuei erraztasunak eskaintzen dizkie euren eskubideak urratzeko orduan.
Kide, herri eta klase gisa errepresaliatuen askatasuna lortzeko betebeharra daukagu, baldintzarik gabe eta duintasunez, inoren aurrean makurtu gabe, eta horretarako bidea amnistia da. Amnistiak gatazkaren konponbidea barnebiltzen du eta horregatik soilik amnistiaren gauzatzeaz bermatuko dugu errepresaliatu politiko gehiago ez egotea. Horretan jarri behar ditugu indarrak gaurtik, irakurketa alderdikoiak alde batera utzita. Ezin dugu onartu errepresaliatuen borrokaren ondorioak haietako bakoitzaren bizkar erortzea. Errepresaliatuen borroka Herriaren ardura izan da eta euren askatasuna ere Herriaren ardura izango da. Gutun hau sinatzen dugunok Herriari amnistiaren alde antolatzeko deia luzatzen diogu haren indar eta gaitasunean konfiantza osoa baitaukagu. PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA ! AMNISTIA OSOA !
Sinatzaileak:
Filipe Bidart
Mila Etxebarria Balbas
Jon Iurrebaso Atutxa
Jesús María Mendinueta Flores
Josu Ormaetxea Antepara
Koldo Alaña Arrinda
Josu Alberdi Agirregomezkorta
Jon Aldana Zelaia
Jon Iñaki Alkorta Gandiaga
Oscar Amezaga Maeso
Rosa Mari Arana Txakartegi
Juan Mari Arregi Azpeitia
Iker Arzeluz Angiozar
Gorka Azpitarte Rejado
Bonifacio Badillo Rubio
Teodoro Badillo Rubio
Bautista Barandalla Iriarte
Jon Imanol Beaskoa Rodriguez
Jaione Beaskoetxea
Iñaki Bengoa San Miguel
José Tomás Bustamante Mencia
Igor Cachorro del Pozo
Pablo Caloca Pila
José Luis Cuadrado Torre “Akelarre”
Iñaki Egiluz Sagastizabal
Maria Soledad Elustondo García
Oscar Estebariz Arteta
Angel Erdozia Larraza
Iñaki Erro Zazu
Juan José Etxeandia Salcedo
Agurtzane Ezkerra Pérez de Nanclares
Bego Ezkerra Pérez de Nanclares
Carlos Ezkurra Leonet
Lander Fernández Arrinda
Elías Fernández Castañares
Igor Fernández Fernández
Ziortza Fernández Larrazabal
Aitor Fernández Terceño
Maria Pilar Ferreiro Bravo
Unai Frías de la Red
José Luis Gallastegi Lagal
Alberto Garmendia Lakuntza
Francisco Javier Gil Rosado
Miguel Ángel Goienetxea “Txo”
Kristina Goirizelaia González
Aner Gómez Agirre
Asier Gómez de Salazar Rodriguez
Felipe González Baños
Roberto González Lizarraga
Koldo Gracia López
Jordi Grau Añó
Iñaki Herrán Bilbao
José Antonio Hurtado Gañán
Idoia Iragorri Petuya
Peio Iriondo
Maria Angela Irure Arregi
Jon Mikel Iturriaga Omán
Mikel Jauregi Agirrezabala
Andeka Jurado García
Sendoa Jurado García
Jon Kerejeta Bera
Mari Ángeles Larrea
Zigor Larredonda Muñoz
Asier Larrinaga Rodriguez
Gotzon Kepa Larrondo Irazabal
Aitor Llano Estévez
Lorena López Díez
Jon Maidagan Hernández
Ixabel Martínez de Antoñana
Maite Martínez San Millán
Iker Mendizabal Cubas
Kepa Morales San Sebastián
Juan Antonio Olagorta Arana
Iñaki Orbeta Berriatua
Alberto Paúl Larrea
Ibon Pérez Ziluaga
Eduardo Pérez de Anuzita Urkijo
Iñigo Ripoll Estarata
Klemente Ruíz Cantalapiedra
Jose Maria Sagardui Moja “Gatza”
Fermin Sanchez Agurruza
Joel Sitiague
Amaia Urizar de Paz
Roberto Vecino Santamaría
Peio de Vega Martín
Andrés Velado Fernández
Fermin Ventura Pérez
Izaskun Villanueva Ortega
Jon Villanueva Patin
Luis Armando Zabalo Bilbao
Zorion Zamakola Ibaibarriaga
Jon Zapirain Romano
Angel Zelaieta Gisasola
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1581 irakurketak
- Castellano