Ikastaroak eta hitzaldiak XVI.ENPLEGUAREN ASTEAN

Azaroaren 17an izango da Enpleguaren Astearen XVI.edizioa. Irungo eta Hondarribiko udalek antolatzen dute, Bidasoa Bizirik erakundearen bidez. Lan elkarrizketak, ikastaroak eta enpleguari buruzko tratamendu saioak egingo dituzte Ficoban.

9:30etatik 11:00etara lehen ikastaroa egingo dute: “Lan egin Frantzian eta Europar Batasuneko beste herrialdetan”. LANBIDE-EURES eta PÔLE EMPLOI izango dira ikastaroaren antolatzaileak. 9:30etatik 10:30etara, enpresei zuzendutako hitzaldia emango du Sylvia Gayk. GEZKI-ko kolaboratzailea, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren  Foroko presidentea eta Lan Zuzenbidean EHUko irakasle ohia da Sylvia Gay.  Enpresaren kudeaketarako gakoak eta jarraibideak emango ditu, berdintasuneko ikuspegi batetik, enpresa lehiakorra eta gizartearekiko arduratsua izan dadin. Kultura enpresarial berriaren baloreak eta oinarriak azalduko ditu. 11:30etatik 12:30etara ADEGIren ADEGILAN enplegu ataria aurkeztuko dute.

Aurreko edizioan bezala, bideoak emango dituzte, enplegua bilatzen ari diren pertsonen azalpenekin.

Hitzartutako elkarrizketak
Hautatze elkarrizketa gehienak FICOBAN egingo dituzte, azaroaren 17an.

Azaroaren 4an, 5ean eta 6an argitaratu zituzten www.elespazio.com web gunean, eta batzuetan izena eman daiteke oraindik.

Sarbide askeko gunea
Ficobako beheko solairuan sarbide askeko gunea prestatuko dute. 30 enpresa eta entitate egongo dira, enplegua kudeatzen dutenak edo hautaketan espezializatuak. Enplegua bilatzeko zerbitzuak eta eskaintzak erakutsiko dizkiete hurbiltzen diren pertsonei. Parte hartuko duten enpresen eta entitateen berri izan daiteke www.elespazio.com web gunean. Hurbildu nahi dutenek curriculum vitaea eraman beharko dute eskutan.

Etiquetas: