Hondarribiko Udalak Gizarte Langile bat kontratatu behar du, 2015eko abenduaren 31 arte

logoBALDINTZAK:
 - 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiro adina ez gainditzea
 - Titulazioa: Gizarte Lanetan Diplomatua edo parekidea.
 - Euskara: 3. Hizkuntz Eskakizuna edo parekidea.
 - Lanpostuak berak dituen eginkizunetan normaltasunez jardutea galaraziko liokeen eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da, hautatutako izangaiari Udalak aukeratutako osasun zerbitzuan azterketa egin ondoren.
 - LANBIDE-ko dagokion eskaintzan izena ematea.

HAUTAKETA PROBAK:
 - Bat edo hainbat kasu praktiko ebaztea.
 - Aurrez aurreko elkarrizketa.
 - Lanpostu berean eskarmentua baloratuko da, betiere agiri bidez egiaztatzen bada, eskatzen den momentuan.

Onartutako hautagaien zerrenda Udaleko web orrian (www.hordarribia.eus) eta iragarki oholean argitaratuko da, frogen data eta lekuarekin batera.

Etiquetas: