Alderdi politikoak galdekatzen - Interrogando a los partidos políticos

0 - Sarrera

Orain dela aste bat Udal eta Foru hauteskundeetako kanpaina hasi zen, eta denok, nahi eta ez, bete-betean sartuak gaude. Gainera, alderdi guztiak kominikabideetan beraien programak saltzen saiatzen dira.

Angulaberria.info egiten dugunok balio duena herritarrak direla uste dugu eta herri honek alderdiei galdetu behar die ea zeintzuk diren beraien irtenbideak irundarrok dauzkagun arazoak konpontzeko.

Horregatik, joan den larunbatean lehen urratsa eman genuen. Lakaxita eta Antxeta Irratiarekin batera hiru alderdirekin debate bat antolatu genuen eta bertaratu ziren ikus-entzule guztiek galderak egiteko aukera izan zuten.

Orain, beste urrats bat emango dugu. Zenbat eragile sozialen laguntzarekin galdera-sorta prestatu dugu eta EH Bildu, Irabazi Irun eta Sí se puede Irun alderdiei igorri diegu. Eta bihartik aurrera beraien erantzunak argitaratuko ditugu.

Galderekin, angulaberria.info-tik, hurrengo 4 urtetan udalean hiru alderdi hauen jarrera zein izango den argitzea espero dugu.

Etiquetas: