Auzitegi Nazionalak itzelezko isun bat ordaintzea eskatzen dio AHTren aurkako tartalari bati kartzela saihesteko

Mugitu Mugimendua.- Dirudienez, AHTren aurka Yolanda Barcina tartakatzeagatik auzipetu zituzten pertsonen aurkako prozesua ez da oraingoz amaitu.

Gogoratuko duzuenez, 2013ko akaberan Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko lau kide Auzitegi Nazionalean epaituak izan ziren 5 eta 9 urte bitarteko kartzela eskaerekin. Handik hamar egunera, Fernando Grande Marlasca buru zuen auzitegiak zigor-epaia atera zuen tartalari bakoitzari bina urteko kartzela zigorra eta 900€-ko isuna ezarriz. Laugarren pertsona bat ere zigortua izan zen beharrezko laguntzaile izan zelakoan urtebeteko kartzela zigorra eta 300€-ko isunarekin. Era berean, lau pertsona hauek Yolanda Barcinaren abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak (1.234€) ordaintzera zigortu zituzten. Pasa den azaroan Auzitegi Gorenak defentsak jarritako helegitea gaitzetsi egin zuen, honela, Auzitegi Nazionalaren epaia irmo bihurtu zen.

Behin isunak eta epaiketaren kostak ordaindurik, defentsako abokatuek lau auzipetuen zigorren etendura eskatu zuten, hauen kartzelaratzea saihestearren. Etendura hau hiru zigorturendako onartu bazen ere, laugarrenari, Julio Villanuevari, ukatu egin zitzaion, fiskalarendako azken honek zigor aurrekari konputableak zituelako.

Etiquetas: