Asteburu hontako ekitaldiak Kabigorrin

Larunbata 16, 23:30 etan: Kontzertua – ROCKESTRA
Rock eta rock-sinfonikoko talde honek proposamen berezia eskaintzen die ikusleei. Nagusiki, rockaren historiako talde hoberenen eta handienen bertsioak egiten dituzte:
Pink Floyd, Génesis, The Alan Parson's Project, Kansas, Supertramp.......
Beste hauek ere ez dira emanalditik kanpo geratzen:
Rolling Stones, Eric Clapton, The Doors, Cream, Steve Winwood, eta... The Beatles.
Laukote honetan bateria, baxua, pianoa eta gitarra-biolina daude, eta lau kidetik hiruk abesten dute -batzuetan bakarlari eta besteetan korista gisa jardunda-. Garrantzi berezia ematen diote instrumentazio eta ahots-harmonia konplexu eta txundigarriei, abestien bertsio bakar eta paregabeak lortzen dituzte elementu artistikoetan eta musikaletan beren ukitu partikularra jarrita; horren guztiaren emaitza, zuzeneko kontzertu guztiz dinamikoak.
Taldea berria izan arren, Julio Bravo (gitarra-biolina), Iñaki Amundarain (pianoa), Dafnis Linares (baxua) eta Edu Amundarainek (bateria) ibilbide luzea dute rock, folk eta jazz musikan nahiz musika klasikoan. 2014an eman dituzten kontzertuen artean Bilboko Aste Nagusian eskainitakoa nabarmendu behar da.

Igandea 17, 18:30etan : Debate Politikoa
Antxeta Irratiak antolatutako debate politikoa eta Koldo Nausiak aurkeztuta, hauteskunde hauetan parte hartuko duten Irungo talde politiko gehienak bertaratuko dira. Euskeraz izango da, itzultzaile bat arituko da ere bai.

Etiquetas: